Usurbilgo udalerri osoan pinuen gaitzaren kontrako tratamendu kimikorik ez egiteko mozioa onartu da

udala plenoaArg.: Usurbilgo Udala

Atzo (urtarrilak 29) osoko ohiko bilkura egin zen Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Hiru puntu zeuden aztertzeko, horietako bat pinuek jasaten ari diren banda marroiaren gaitza. Pinuen tratamenduaren inguruko bi mozio aurkeztu ziren; bata,  EHBilduk aurkeztutakoa, eta bestea EAJk aurkeztutakoa, kontramozio gisara. Bi alderdiek oso ikuspegi ezberdina dute gaitzaren jatorriaz, honen konponbideaz eta pinuei egin beharreko tratamenduaz.

EHBilduren mozioa aurrera

EH Bilduren arabera, basoen interes orokorrari eta natur baliabideen zaintzari erantzungo dion kudeaketa eredua bideratzea premiazkoa da, eta oso kezkagarria da basoen egoera larri horren aurrean, eskumena duten administrazio publikoek hartu duten ibilbidea.

EH Bilduren mozioak aurrera egin zuen, EH Bilduko ordezkarien botoekin. EAJk eta PSEk aurka bozkatu zuten. Mozio honetan bi eskaera egiten dira:

    1. Udalak nabarmendu nahi du basoen kudeaketa interes publikoaren eta baliabide naturalen defentsan oinarritzea ezinbestekoa dela.
    2. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio Usurbilgo udalerri osoan pinuen gaitzaren kontrako tratamendu kimikorik ez egitea.

“Gaur egun, gure lurraldean, baso eremuaren %38 inguru pinu insignisa da. Espezie horren monolaborantzak eta bere ustiaketa intentsiboak, urteen poderioz, espeziea ahultzea ekarri dute. Pinu insignis landaketek dituzten gaixotasunen zerrenda luzea da eta, ezagutu ditugun azkeneko datuen arabera, Gipuzkoako insignis landaketen %50tik gora, banda marroi gaixotasunak jota dago. Azken urtetan egin den ustiaketa dela eta, naturan eta interes orokorreko elementuetan izandako galerak larriak dira”.

Bi iritzi guztiz ezberdinak

Usurbilgo Udalak adierazi duenez, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak pinuak masiboki tratatu nahi dituzte. Madrilgo Gobernuari egin diote eskaera airezko tratamendua egiteko erantzunaren zain daude. EH Bildu horren aurka dago fumigazioak kalteak eragin ditzakeelako ingurumenean zein pertsonengan, eta, gainera, tratamenduaren eraginkortasuna bera ere zalantzan dagoelako: “Inon ez da tratamendu mota hau erabili gaitz honi aurre egiteko”.

EAJk berriz, Pinuaren Gaitzari Aurre Egiteko Euskal Planaren defentsa egin du bere idatzian. Plan horrek, beste hainbat ekintzen artean, gaitzari aurre egiteko airezko tratamendua aurreikusten du beti ere horretarako dagokion baimena lortzen bada: “Tratamendua egiteko produktua gaur egun nekazaritzan erabiltzen da, baita nekazaritza ekologikoan ere. Baimena lortzeko prozedurak berak bermatzen du ingurugiroari eta pertsonen osasunari ez diotela kalterik egiten”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.