Otsailak 3 eta 4an herri eragileak eta ikastetxeetako ikasleak makilekin kantura aterako dira

SantaAgeda

Otsailaren 4an (astelehena) Santa Ageda bezpera ospatuko da Euskal Herrian. Usurbilen, herri eragileek antolatutako hitzorduekin batera, ikastetxeetako ikasleak ere makilekin kantura aterako dira.

OTSAILAK 3, IGANDEA

  • Zubietako Bertso Eskola: egunean zehar, kantuan irtengo dira etxez etxe . Goizean baserriz baserri, arratsalde partean Zubietako Kaxkoan barrena.

OTSAILAK 4, ASTELEHENA

  • Aginagako Eskola: Arratsaldean, klaseen baitan, eguraldiak laguntzen badu, Santa Ageda eskean irtengo dira.
  • Udarregi Ikastola: 14:45ak aldera, koplak abestera irtengo dira ikasleak. Gabonetan egindako ibilbide bera jarraituko dute. LHkoek amaiera frontoian emango dute. Bertsolariak LH5 eta LH6. mailako ikasleak.
  • Kantu Taldea: 18:00tan Kantu Taldeak Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan abestuko du Artzabalgo ekitaldi aretoan, herriko txistulariekin batera. Ondoren,kantu taldea, txistulari taldea eta Gure Pakea Elkartekoak eta animatzen den herritarrak, kalez kale kantuan arituko dira.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.