Usurbilgo Gure Pakea Elkarteak otsailaren 4tik 10era Jubilatu Astea antolatu du. Datozen egunetarako hainbat ekimen antolatu dira: hitzaldiak, atzerkia, ibilaldia, bazkaria, antzezlana,… Antolatzaileek jakinarazi dute, apuntatu beharreko ekintzetarako, izen ematea aurrez egin behar dela Gure Pakeak Artzabalen duen bulegoan.
Otsailak 4, astelehena
- 18:00 Kantu Taldeak Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan abestuko du Artzabalgo ekitaldi aretoan, herriko txistulariekin batera.
- Ondoren, kantu taldea, txistulari taldea eta Gure Pakea Elkartekoak eta animatzen den herritar oro, kalez kale kantuan arituko dira.
Otsailak 5, asteartea
- 16:00 Hitzaldia Matia Fundazioko kide den Nerea Galdonaren eskutik.
Otsailak 6, asteazkena
- Goizean zehar, ibilaldia herrian barrena.
- Eguerdian, bazkaria Aginaga Sagardotegian.
Otsailak 7, osteguna
- 16:30 Hitzaldia Artzabalen, Osakidetzaren eskutik.
Otsailak 8, ostirala
- 17:30 Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlana Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.
Otsailak 9, larunbata
- 17:00 Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.
Otsailak 10, igandea
- 12:00 Meza nahi dutenentzat.
- 14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.
BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK
Otsailak 12, asteartea
- 16:30 Karta jokoak Artzabalen.
Otsailak 13, asteazkena
- 16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen.