Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak otsailaren 10rako (igandea) mendi irteera antolatu du: Usurbil-Ernio-Alkiza.
- Eguna: Otsailak 10, igandea.
- Irteera ordua: 08:00tan.
- Irteera lekua: Oiardo kiroldegitik.
- Garraioa: Alkizatik itzulera autobusez (17:00ak aldera).
- Ibilbidea: 22-25 k.
- Izenematea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korrente zenbakian. Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
- Izena emateko azken eguna otsailak 5 (asteartea).
- Izena ematerakoan ordaindu behar den kopurua: 7€ (Bidaia+Postrea).
- Plaza mugatuak.
- Zelatunen bazkaldu, bakoitzak bere bazkariaren kargu egingo da.
OHARRA
Andatza Mendi Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguro txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako Andatza Mendizaleen Kirol Taldearen web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo eurekin jarri harremanetan andatzamkk@gmail.com helbidean.