2019ko Santixabelek bost eguneko iraupena izango dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra

santixabelak

Asteartean Santixabeletako Jai Batzordea osatzeko lehen bilera egin zen. Dagoeneko lanean hasi dira bertan parte hartu zuten herritarrek. Lehen bileran esaterako, finkatu dira Usurbilgo jaien egunak; zenbat eta zeintzuk izango diren. 2019ko Santixabelek bost eguneko iraupena izango dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra (Santixabel egunean amaituko dira, iaz bezala).

Bilerara gerturatu ziren herritarrak antolaketa prozesuari buruz aritu ziren hizketan, eta guztiek, iaz bezala, jaiak herritik herriarentzat, eta Jai Batzordearen altzoan, elkarlanean, landuko dituztela garbi adierazi zuten.

Gogoeta prozesua

Jai Batzordeak hiru asteko epea zabaldu du nolako jaiak izan nahi ditugun hausnartzeko. Gogoeta prozesu hau herriko taldeetara zabaldu nahi dute, baina ez soilik herri eragileen eremura, baita jendartera ere: “Santixabelei buruz pentsatu eta hitz egitea sustatu nahi dugu herrian. Eta hausnarketa zein elkarrizketa prozesu honetatik datozen festetarako ekarpen eta proposamenak bildu”.

Otsailaren 27an bigarren bilera

Gogoeta prozesu horretatik, herriko taldeetan, kalean eta jendartean bildutako proposamen eta ekarpenak otsailaren 27ko (asteazkena) Jai Batzordearen bigarren bileran aurkeztuko dira. Bilera Potxoenean egingo da, 18:00etan. Bigarren bilera honetan aurkeztutako proposamenak egitarauan kokatzen hasiko dira.

Gogoratu jai batzordea jaien inguruan hitz egin, eztabaidatu eta erabakiak hartzeko gunea dela. Bilera hauek irekiak dira, festen antolakuntzan parte hartu nahi duen herri eragile eta herritar guztiarentzat.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.