Usurbilgo Udalak Artzabalgo parkeko astigarren mantenu lanak egingo ditu

Artzabal

Usurbilgo Udalak jakinarazi du Artzabalgo parkean udal zerbitzuek mantenu lanak egingo dituztela datozen egunetan. Bertan dauden astigarren mantenu lanak egingo ditu, parkea egin zenean erabilitako irizpide bera jarraituz.

Usurbilgo Udala: “15 urte igaro dira Artzabalgo urbanizazioa eta parkea egin zirela. Ordutik, han landatu ziren astigar basoa hazi egin da, eta beharrezkoa ikusi da mantenu lanak egitea, etorkizunean ere astigar mota ezberdinez osatutako parke bat izan dezagun. Zenbait kasutan hazkuntza handia izan duten astigar batzuk moztu egin beharko dira, hazkuntza txikiagoa izan duten baino osasuntsu dauden beste zuhaitzen mesedetan. Beste zenbait kasutan, modu desegokian hazi eta etorkizun urria duten zuhaitza txikiak moztuko dira”.

40 bat zuhaitz moztea aurreikusten da

Udalaren arebera, guztira, 40 bat zuhaitz (Artzabal parkeko zuhaitzen % 20 inguru) moztea aurreikusten da; aurten erdiak eta hurrengo urtean, gainerakoak: “Edonola ere, egungo Artzabalgo parkearen xarma, itxura eta izaera mantenduko da, udaberri eta udan itzal estimatuak eskainiz eta udazkenean hosto koloreen festaz gozatuz. Hortaz, honako lanak beharrezkotzat jo dira, etorkizunean ere Artzabalgo parkeaz gozatu ahal izateko”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.