Otsailaren 12an “Konponbidea. Democracia. Llibertat” elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

O12GureEskuDago

Otsailaren 12an (asteartea), Espainiako Auzitegi Gorenean, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hasiko da. 2017ko urriaren 1ean erreferenduma antolatu eta Kataluniako independentzia aldarrikatzeagatik Oriol Junqueras (presidenteorde ohia), Carme Forcadell (Parlamentuko presidente ohia), Raul Romeva, Jordi Turull, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Meritxel Borras, Carles Mundo eta Santi Vila (kontseilari ohiak), Jordi Sanchez (ANCren buruzagi ohia) eta Jordi Cuixart (Omnium Culturaleko presidentea) epaituko dituzte. Fiskaltzak 7-25 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu akusatuentzat.

Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Bidegabekeri hau salatzeko, Gure Esku Dagok mobilizazio astea deitu du. Epaiketa hasiko den egunean elkarretaratzeak antolatu ditu hiriburu eta herrietan. Usurbilgo Gure Esku Dagok ere deiarekin bat egin eta Mikel Laboa plazan elkarretaratzea egingo du  “Elkartasuna aterpe. Konponbidea. Democracia. Llibertat” lemapean: “Mobilizaziotan demokraziaren aurkako epaiketa izango dena salatuko dugu. Ez dago jokoan soilik, egun preso diren buruzagi katalanen askatasuna, pertsona guztien eskubideak ere bai. Eskubide zibil eta politikoak. Hain zuzen, epaiketa honekin, auziperatuen oinarrizko eskubideak urratuko dira. Erreferendun demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dute eta, herrien autodeterminaziorako eskubidea ukatu. Horregatik guztiagatik kalera irteteko ordua da. Gure Esku Dago mugimenduko ordezkaritza bat Madrilgo epaiketara joango da, injustizia hau irmoki salatu eta preso politikoei eta haien senideei babes osoa adierazteko”.

Hiru eguneko saioa

Saio hauek hiru egunez luza daitezke, otsailaren 12tik 14ra. Auzipetuei egin beharreko galdeketak aldiz, otsaileko hirugarren astean abiatu daitezke. Epaiketa antza, auzitegien webgunetik zuzenean jarraitu ahalko da.

Otsailak 12, asteartea

  • 19:30 Kataluniako auzipetuekiko elkartasuna adierazteko “Elkartasuna aterpe. Konponbidea. Democracia. Llibertat” lemapean elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Otsailak 17, igandea

  • 12:00 “Elkartasuna aterpe. Konponbidea. Democracia. Llibertat” lemapean manifestazioa Donostiako Groseko Katalunia plazatik Bulebarrera.

DzHSH1SWwAED-n1

OHARRA

Elkartasun adieraztko, Gure Esku Dagotik hori koloreko xingola, jantzi eta abarrekin parte hartzera deitzen dituzte herritarrak bi deialdi hauetan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.