Otsailaren 13an Usurbilgo Euskaraldia taldeak bilera irekia egingo du Potxoenean

Euskaraldia

Otsailaren 13an (asteazkena), Usurbilgo Euskaraldia taldeak bilera irekia egingo du. 2018ko balorazioa egiteaz gain, aurrera begirako egitasmoen berria emango da hitzordu honetan. Esaterako, martxoaren 12an (asteartea) Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu dute Usurbilera.  Martxoko ekitaldi hau prestatzen laguntzeko, bilera  Potxoenean egingo da, 18:00etan.

Usurbilgo Euskaraldia taldea:  “Bi hilabete pasa dira Euskaraldiaren lehenengo ekitaldia amaitu zenetik. Une aproposa da Euskaraldian bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari buruz hitz egiteko. Horretarako martxoaren 12an Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu nahi dugu Usurbilera. Euskaraldiaren ondorenari forma emateko garaian zu garrantzitsua zara. Horregatik, martxoko ekitaldi hori prestatzen laguntzeko eskertuko genizuke, otsailaren 13an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean egingo dugun bilerara etortzea. Gure artean izango zarelakoan!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.