Otsailaren 15ean Coral Herreraren “Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizonak” hitzaldia

Coral Herrera hitzaldia

Usurbilgo Parekidetasun sailak antolatuta, ostiralean (otsailak 15) Coral Herreraren “Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizonak” hitzaldia eskainiko da Udarregi Ikastolako jangelan, 18:30ean (hizkuntza gaztelera). Hasiera batean Potxoenean eskaini behar zen hitzaldia baina Udalak jakinarazi du aforo aurreikuspenagarik lekuaz aldatzea erabaki duela.

Nora da Coral Herrera?

Coral Herrera Gómez (Madril, 1977) idazle eta komunikatzaile feminista da. Costa Rican bizi da, nazionalitate bi izanda: espainola eta Costa Ricakoa. Oso ezaguna da maitasun erromantikoaren mitoari egiten dion kritikagatik eta queer ikerketei egindako ekarpenengatik.

Coral Herrera Humanitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Humanitate eta Komunikazioan doktoratu zen Unibertsitate berean, Mendebaldeko maitasun erromantikoari buruzko tesi bat aurkeztuz, bertan maitasun erromantikoaren lotura kapitalismo-, patriarkatu- eta demokraziarekin aztertzen zuela.

Haren doktoretza amaitu ondoren eta Espainiako krisi ekonomikoak eragindako egoeragatik, Costa Ricara joan zen bizitzera Parisen denboraldi bat pasatu ostean. Artikulu asko argitaratu ditu komunikabide desberdinetan Pikara Magazine, El País, Eldiario edo El Ciudadano-n eta zenbait programetan kolaboratzailea izan da, esaterako La Tuerka-n.

Bere laneko gai nagusia maitasun erromantikoren kritika da genero eta queer perspektiba batetik. Erromantizismoa patriarkatuaren produktua dela defendatzen du eta funtsezko papera jokatzen duela genero desberdintasunaren eraikuntza binario eta hierarkikoan. Bere lanean aitortzen du badaudela maitasuna ulertu eta esperimentatzeko era desberdinak, tradizionalak baino askatzaileagoak eta pozgarriagoak.

Usurbilgo Parekidetasun Saila: “Gero eta emakume eta gizon gehiagok lantzen dute alderdi erromantikoa, beti ere patriarkatutik kanpo dauden harreman sano, eder eta parekideak eraikitzeko. Matxismoak ez digu uzten egoki harremantzen: txikitatik ikasten dugu maitasuna borroka dela, eta bizitza borroka batean, edo norekin borroka egin bilatzen pasatzen dugu. Coral Herrerak, bere liburuetan, patriarkatuak nola mugatzen eta sufriarazten gaituen erakusten digu: idazle madrildarrak uste du erromantikotasun hori erabat politikoa dela, eta harremantzeko beste modu batzuk posible direla. Maitasuna matxismotik askatuz, emakumeok maitatuak izateko beharra izateaz aska gintezke, libreki harremandu gaitezke. Guztion artean maitasun etika bat eraiki behar dugu, gure emozioak kudeatzen ikasteko, tratu ona izateko, egoki elkar maitatu eta zaintzeko, parekidetasunean harremantzeko, samurtasuna, errespetua eta adiskidetasuna ardatz ditugula. Coralek esaten du maitasunean gehiago gozatu eta gutxiago sufritu daitekeela: norbera eta norberaren ingurua aldatzeko tresnak izatean dago gakoa, eta maitasunaren filosofia berri hau zabaltzean. Era horretara, gure adiskidetasun eta sentimendu harreman-sarearekin gozatu ahal izango dugu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.