Otsailaren16an “Goia, bete zure hitza! Galdeketa orain! Zezenketarik ez!” elkarretaratzea Donostian

O16 zezenketarikez

Otsailaren 16an (larubata), Donostia Antitaurina Orainek eta Eguzkik (Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra) antolatuta,  “Goia, bete zure hitza! Galdeketa orain! Zezenketarik ez!” lemapean elkarretaratzea egingo da Donostiako Nautikoko terrazan, 11:00etan. Antolatzaileak elkarretaratzean parte hartzera animatzen dituzte herritarrak: “Elkarretaratzea antolatu dugu gogoratzeko legealdia bukatzear dela eta alkateak ez duela emandako hitza bete”.

Adierazpena

Zergatik elkarretaratze hau orain?

“Legealdia hasi bezain pronto, Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Gauzak horrela, eta betiere Donostiako Udaletxean aho batez onartutako Partehartze Araudiari jarraituz, Donostia Antitaurina Orainek 10.000 herritarren sinadura bildu zituen, behar bezala egiaztatuak, eta, sinadura horiek oinarri, Udalari eskatu zion donostiarren artean galdeketa egiteko, ea baliabide publikoak –batik bat Illunbeko instalazioak– zezenketak egiteko uzten jarraitu behar zuen ala ez.

Goiak galdeketa egingo zela agindu zuen, baita data ezarri ere: 2017ko otsailaren 19a. Baina galdeketa ez da inoiz egin. Egia da Madrilgo Gobernuak debekatu egin zuela, baina hori bezain egia da Goiak, aukera izanda, ez duela geroztik bere hitza betetzeko inolako borondaterik erakutsi. Beraz, galdeketa egin behar zen eta egin ez zen dataren bigarren urteurrenaren bueltan, elkarretaratzea antolatu dugu gogoratzeko legealdia bukatzear dela eta alkateak ez duela emandako hitza bete”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.