Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna

tortura1

Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak.

4.643

Tortura gure herriak bizi izandako gatazka politikoaren testuinguruan gertatutako drama handienetarikoa da. Euskal Memoria Fundazioak dio giza eskubideen urraketa larri hori gutxienez 4.643 pertsonak jasan dutela. Zifra honi gehitu behar zaio biolentzia praktikara eraman duten agente ezberdinek eragindako heriotza kopurua, 1.200etik gertu beharko lukeen zenbakia.

Euskal Memoria tortura datuak

Joxe Arregi: “Oso latza izan da

joxe arregiMadrildik iritsi zen albistea, 1981eko otsailaren 4an: ustezko bi etakide atxilotu zituzten. Handik bi egunera jakin zen nor ziren bi lagunak: Isidro Etxabe eta Joxe Arregi. Biharamunean, beste hamazazpi atxilotu zituzten; horiei esker jakin zen torturen ostean Arregik esandakoa: “Oso latza izan da”. Atxilotu zutenetik bederatzi egunera hil zen Arregi, torturen ondorioz.

Iñaki Egañak (historialaria) emandako datuek erakutsi zuten torturak itzal luzea, ezkutua eta aitortu gabea duela: Madrilgo prentsak isilarazi bazuen ere, torturaren zantzuak begi bistakoak ziren. Lagun eta senideek euren begiekin ikusi zituzten. Eta argazkiak atera. Torturen berri eman zuen Santi Brouard medikuak; bainuontzia egin ziotela baieztatu zuen. Brouard GALek hilko zuen 1984. urtean.

Arregiren inkomunikazio aldian gutxienez 73 poliziak parte hartu zuten Arregiri galdeketa egiten eta torturatzen: “Guztien izenak ezkutatu zituzten, hamabirenak izan ezik, baina horietako bost baino ez zituzten atxilotu: Julian Marin Rios, Juan Antonio Gil Rubiales, Ricardo Sanchez, Juan Antonio Gonzalez eta Juan Luis Mendez Moreno”.

1983an egin zuten hirutik lehenengo epaiketa. Lehenengo bietan, bostak absolbitu zituzten. Azkenengoan etorri zen kondena, Gil Rubiales eta Marinentzat: “Lau hilabeteko espetxe zigorra jaso zuten bostetik bik. Eta bost egun soilik bete zituzten”. Arregik esan zuenez, amorrua sentitu zuten: “Haien gezurrak gure egiak baino gehiago balio zuen”.

Pako Etxeberriak (antropologoa), baieztatu zuen aitorpenaren aldeko jarrerarik ez zegoela. Esan zuen tortura dela krimen bakarra oso gutxitan azaleratzen dena, botere publikoek ozta-ozta egiten dituztela haiek azaleratzeko ezer: “Trantsizioan tiraderan sartu zuten torturen gaia, eta ordutik ezkutuan dago. Oso antzekoak izaten ziren, gainera: hildakoa hiru guardia zibili oldartu zitzaiela, edo eskaileretan behera erori zela… Hain ziren narratsak, ez zirela sinesgarriak”. Torturez hitz egitean, gertukoak isilarazi eta beste herrialde batzuetan gertatutako kasuak soilik erakutsi ohi direla ere salatu zuen.

“Gogoan hartzeko izenak: Joxe Arregi Izagirre”

Maribi eta Joxe Arregi gaztetan (Arg.: Euskal Memoria)

Joseba Zabalzak (argazkilaria) Eskal Memoriaren blogean Joxe Arregiri buruzko iritzi artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuegu: “Joxe Arregi Izagirre ez zen izan torturatu ondoren hildako lehen euskal herritarra, ezta azkena ere. Dena den, haren gorputz jipoituaren argazkiak herri honen amesgaiztoaren parte izan dira, zalantzarik gabe. Tortura, odola gatzatzen duen izugarrikeria hori, su bidez (benetan, su bidez) markatua zuen oinazpietan, gorputz osoko kolpeetan eta heriotzaren koloreko hematoma guztietan. Joxek bederatzi egun eman zituen infernuan bizirauten, eta hilzorian bidali zuten espetxera, nahiz eta ez zen epaile baten aurrean agertu ere egin. Autopsiaren arabera, pneumoniak jota hil zen, eta bazituen tratu txarren aztarnak gorputzean”.

Artikulu osoa irakurtzeko: www.euskalmemoria.eus/euskalmemoriakoblogak

Usurbildarren testigantzak

oso-latza-izan-daEuskal Memoria Fundazioak hainbat txosten eta  liburu kaleratuak ditu. Horietako bat “Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian” liburua da. Bertan tortura Euskal Herrian errealitate ezkutua dela azpimarratzen da: “Milaka bizipen pertsonal, intimo eta errepikaezin gordeta izan dira lege berezien, bertsio ofizial gezurtien, prentsaren arduragabekeriaren eta auzitegien nagikeriaren itzalpean”.

Liburuan azken bost hamarkadetako oinazearen dimentsioa azalarazi eta honen praktikaren motibazio politilpa agerian uzten du: “Fenomenoa bere osotasunean aztertu nahi duen lehen azterketa da, apika, tunelaren amaieran argia ikusten hasi garen honetan. Oroimena izan dadila tortura inoiz ez errepikatzeko bermea”.

Euskal Herriko ehundaka testigantzan jasotzen dira liburu honetan, horien arten hainbat usurbildarrenak, guztiak latzak:

  • Olatz Lasagabaster Anza.
  • Endika Zinkunegi Zubizarreta.
  • Oihana Lizaso Matxain.
  • Jokin Errasti Elorza.
  • Enkarni Martinez Fernandez.
  • Xabier Pikabea Aizpurua.
  • Ramon Uribe Navarro.
  • Fidel Garcia.
  • Luis Gorriti Pagola.
  • Joxe Domingo Aizpurua Aizpurua.
  • Xabier Aranburu Muguruza.
  • Patxi Lizaso.
  • Karmele Matxain.
  • Jose Maria Etxarri Elizondo.

Sortu

Tortura-Sortu

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.