Usurbilgo Udala: “Aginagako saneamendua urte luzeotako borroka izan da, baina lortu dugu”.

Aginagako saneamenduaArg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak jakinarazi du Aginagako saneamenduaren proiektua 2019ko aurrekontuetan lehentasunez sartzea lortu dela. Ekimen hau beste udal-ordezkari batzuekin batera aurrera ateratzea lortu da, egindako lan eta presioaren ondorioz ere. 2019an lizitatuko dira obrak, eta 2020ean hasi eta hiru fasetan gauzatzea aurreikusten da.

Usubilgo Udala: “Urte luzeotako borroka izan da, baina lortu dugu.  2010etik Añarberen mahai-gainean izan den proiektua da, baina 2019ko aurrekontuen negoziazioetan lortu dugu proiektuari lehentasunez heltzea. Aurten bertan lizitatuko dira obrak, eta 2020ean hasi. Hiru fasetan gauzatzea aurreikusten da. Añarbek 2018ko urriko Batzar Nagusian aurkeztutako aurrekontu-proiektua atzera bota zuen EHBilduk, urteetan mahai gainean izan diren hainbat proiekturi heltzeko konpromisorik ez zutelako ikusi, hala nola Pasaiako Portuko eta Aginagako saneamenduak. Bi proiektu horiek 2010eko inbertsio-planetan aurreikusita bazeuden ere, urteotan ez dute urratsik egin proiektuok garatzeko. 2019an beste horrenbeste gerta zitekeela ikusi genuen, ez baitzegoen adina diru-partidarik aurreikusita”.

konpromiso falta

Udalak datu batzuk eman ditu, konpromiso faltaren erakusgarri moduan: “Ez zen nahikoa. Gabezia historiko horri erantzun ezean, ez zutela EHBildutik babesik izango argi adierazi genien. Izan ere, Añarbek, aurrekontuak onartzeko, derrigor behar du EHBilduren babesa”.

  • 2019rako 25.000€
  • 2020rako 175.000€
  • 2021erako beste 175.000€.

Aurrekontuak adosteko elkarrizketak

Aurrekontuak adosteko elkarrizketak hasi zituzten: “Negoziazio horiek emaitza onak ekarri ditu gure herrira. Añarbek azaroko Ez Ohiko Batzarrean aurkeztu zituen bigarrenekoz aurrekontuak, eta bestelako kopuru batzuk jaso zituzten”:

  • 2019an: 25.000€
  • 2020an: 400.000€
  • 2021ean: 700.000€
  • 2022ean: 305.000€

Añarbek inbertsio honen %40a finantzatuko du, eta, gainerako guztia URAk (Uraren Euskal Agentziak). Hain justu, hitzarmen orokorrago baten barruan aurkeztu dituzte Aginagako saneamenduko lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Guztira, bi erakunde hauek 61 milioi euro bideratuko dituzte Gipuzkoako saneamendua hobetzeko, 2027ra arteko epean. Akordioak lanen hierarkizazio bat biltzen du, eta denboran bi epealdi zehaztu dira:

  • Lehenengoa 2019tik 2021era artekoa.
  • Bigarrengoa 2021etik 2027ra artekoa.

Lehen fase horretan Pasaiako saneamendua eta Aginagako saneamendua (Igo eta II. faseak) aurreikusi dituzte, besteak beste. Aginagako saneamenduak III. fase bat ere eskatzen du, eta lan horiek 2021-2027 aldirako aurreikusi dituzte: “Aginagako saneamenduko lehen bi faseak 2019an lizitatu beharko dituzte, 2020ean obrak hasi eta 2022rako bukatu. III. faserako bermeak ere jasota badaude, espero etorkizunean heltzea, izan ere, ingurumenari zor zaion ezinbesteko lehentasuna baita Aginagako saneamendua Oria ibaitik ateratzea”.

SaneamenduaIrudia: @gipuzkoakohitza

Informazio gehiago: usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.