Maite Iribar, Usurbilgo Kultura, Euskara eta Gazteria teknikaria, Altsasukoak Aske literatur lehiaketan saritua

AltsasukoakAskeliteraturalehiaketa1Arg.: @Altsasugurasoak

Altsasukoak Aske literatur lehiaketaren sariak banatu dituzte asteburu honetan, Altsasuko Iortia kultur etxean. Bigarrenez antolatu dute literatur sariketa, eta Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi idazleek jakinarazi zuten nor diren irabazleak. Dani Martirena kazetari eta idazleak gidatu zuen saioa, eta bertan izan ziren Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformako kideak ere. Hain zuzen ere, plataformak antolatzen zuen literatur lehiaketa. Lehiaketako sarituen artean Maite Iribar, Usurbilgo Kultura, Euskara eta Gazteria teknikaria dago. Sakanako herritar adituek (Castillo Suarez, Arantza Alava, Elena Arteta, Alberto Barandiaran eta Izaskun Etxeberria) osaturiko epaimahaiak, poesiaren eremuan saritu zuten Maite “Amari” lanarekin.

Altsasu Gurasoak: “150 pertsonatik gora gure semeen kasuan oinarritutako idatziak bere egileen ahotatik entzuteko aukera izan dute. Zorionak saritutako guztioi!  Etxean nahi zaituztegu! Denak aske!”.

Arg.: @Altsasugurasoak

Arrakasta handiko lehiaketa

Altsasuko auzia hasi zenetik hona bizitako guztia modu sortzailean adieraztea izan da lehiaketaren helburua. Iaz, lehenengo edizioan, 54 idazlan aurkeztu ziren. Lehiaketak izan zuen arrakasta ikusirik, bigarren edizioa antolatzea erabaki zuten ekimenaren sustatzaileek.  Lehiaketaren sail bakoitzean (narrazio laburra, poesia eta mikroipuina) honako kategoria hauek bereizi dira

  • A) 14-18 urte bitarte.
  • B) 18 urtetik aurrera.

Kategoria bakoitzerako bina sari banatu dira, diploma eta ‘Altsasukoak aske’ oparia. Saridunen berri hedabideetan jakinaraziko zen otsailaren 8an eta sari banaketa otsailaren 15ean Altsasuko Iortia Kultur Gunean ospatu zen.

Saritutako poesia lana

Maite IribarMaite Iribar saritutako poesia lana ekitaldian irakurtzen.

ALTSAKUKOAK ASKE!

AMARI

Altsasutik Sotora,
AMA,
bisitan nigana,
hau dugu hau drama!
Zu triste ikusteak
zulora narama.
Nola arindu zuri
zauri honen zama?

Kartzelako ateen
ORRUA.
Amaren marrua, barne amorrua:
Non dago deabrua?
Non dago errua? Hau eragin duenak
nola du barrua?

Sototik Altsasura
AMARI BI MUSU.
Egin niri kasu,
Ama, entzuidazu:
gau ilunak egin du
eguna argitsu.
GORA BIHOTZAK ETA
AURRERA ALTSASU!

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.