M8ko egitasmoen barnean, igandean “Cuidado, resbala” dokumentalaren inguruko zine foruma

Cuidado, resbala

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, Arremanitz Kooperatibarekin elkarlanean, zine foruma antolatu du igande honetarako (otsailak 24), Potxoenean, 18:00etan. “Cuidado, resbala” dokumentala eskainiko da, zaintzaren gaiei heltzen dien ikus-entzunezkoa. Ekimen hau Martxoaren 8ko egitasmoen barnean kokatzen da.

Arremanitz Kooperatiba

Parekidetasun Sailaren enkarguz, Arremanitz Kooperatibak ziklo berri bati heldu diogu Usurbilen: herrian jada ematen diren tratu onei merezi duten balioa ematea. Bizitza erdigunean jartzen duen greba feministarekin bat egiteaz gain, Usurbilgo mugimendu feminista elikatzeko asmoz, zineforuma antolatu dugu igande honetarako. Zaintzak, ezinbestekoak zaizkigun tratu on horiek izango dira gai nagusia eta zaintza langileek gure jendartean duten tokiaren inguruan hausnartuko dugu”.

“Cuidado, resbala”

2013an ekoitzitako dokumentala da eta zaintzaren gaia lantzen du: “Zein arduratzen den lan hauetaz, nola baloratzen diren, zenbaiteraino diren beharrezkoak, zer ekarpen egiten diguten… Guztion bizitzak sustengatzeko ezinbestekoak izan baina askotan ikusezinak diren lan hauen gaia jorratzen du emakume talde batek zuzenduriko dokumentalak: María Camacho Gómez, Montserrat Clos Fabuel, Mercedes Cordero Suárez,Vanessa Gómez Martínez, Leonor Jiménez Moreno, Carolina Suarez Rasmussen”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.