Martxoaren 2an Usurbilen ospatuko den inauteri jairako egitaraua prest!

jolasak

Martxoaren 2an (larunbata) Inauteriak ospatuko dira Usurbilen. Azken urteetan bezala Usurbilgo Noaua! Kultur Elkartea antolaketa lanetan aritu da Udalaren  laguntzarekin eta dagoeneko egitaraua prest dago. Mozorrotzeko gaia librea da baina azken urteetan egin den moduan gaia proposatu da.  JOLASAK.

Martxoak 1, ostirala

  • 19:00 Orbeldi Usurbilgo dantza taldearen kalejira herrian zehar.
  • 20:00ak aldera, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak frontoian.

Martxoak 2, larunbata

  • 11:00 Inauterietan jolasak familia giroan frontoian, herri osoari zuzendua. Ez da aurrez izena eman behar. Antolatzaileak: Zirimara taldea, Noaua! Kultur Elkartea, Udarregi ikastola eta Usurbilgo udala.
  • 11:30 Frontoitik abiatuta, Inauteri Festako kalejira eta desfile herrikoia Kaxkoan barrena. Burrunbazale txarangak musikatuko du ekitaldia. Gaztelekukoak haiek sortutako herensugearekin desfilea egingo dute. Ibilbideak, besteak beste, Zirimara eskola kiroleko egitasmoko kideekin partekatuko diren bi jolas gune izango ditu.
  • 16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta joatea eskatzen dute.
  • 17:30 -19:30 Frontoitik abiatuta, Burrunbazale txarangarekin kalejira.
  • 17:30 Bingoa Gaztelekuan.
  • 19:30-21:00 Ttipika taldearen dantza gidatuen emanaldia eta erromeria frontoian.
  • 01:00-02:30 Larrian Gozo Usurbilgo taldearekin gautxori morrozotu eta jostalarien erromeria frontoian.

Inauteriak2019

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.