Otsailaren 23an zubietarrek eta lasartearrek ‘Euskal Inauteriak’ jaia ospatuko dute elkarrekin

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Inauteriak gerturatzen ari dira eta zubietarrak ere hasi dira prestaketa lanetan. Otsailaren 23an (larunbata), Zubieta Lasarte-Oriarekin senidetuko da  Euskal Inauteriak ospatzeko. Azken urteotan bezala, ekimen hau Zubietako herriak eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen dute. Zubieta eta Lasarte-Oria batzen dituen zubia da lotunea. Zubian bertan lasartearrek harrera egin eta senidetze ekitaldia ospatuko dute. Ondoren Lasarte-Oriarik barrena kalejiran eta erromerian joango dira eta amaieran suaren ekitaldi berritua (xomorro guztiak irudikatzen dituen Kaxkamalo erreko dute) eta txokolate jana izango da.

Egitaraua

  • 11:00-13:00  Lasarte-Oriako Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila.
  • 16:30 Zubietako plazan ekitaldia.
  • 16:45 Zubietatik Lasarte-Oriara (Okendora) kalejira.
  • 17:00 Lasartearren harrera: lasartearrek zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.
  • 17:15 Zubietarren eta lasartearren senidetze dantzaldia.
  • 17:30 Kalejira herritik.
  • 19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
  • Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Inauteriak Zubieta Lasarte2019

Pertsonai berria: Sugarbi

Euskal dantzak eta etnografia bateratzen dituen ekintza honek hainbat berrikuntza aurkeztuko ditu aurten. Pertsonaia berria izango da: Sugarbi. Xomorroak purifikatzen dituzten sugarrak irudikatuko dituzte horiek. Zaku eta larruekin joango dira jantzita, eta ikatzez belztuta. Desfilean txantxoekin batera ikusteko aukera egongo da, eta Kaxkamalo sutara botatzen protagonista izango dira. Une horretan gazteek sorkuntza koreografia bat dantzatuko dute, eta Lasarte-Oria xomorro eta gaitz guztiez garbituko dute.

txantxo guztiak Zubietatik aterako dira dantzan

Txantxoen irteera lekua aldatuko dute. Orain arte, zubietarrak bakarrik ematen zioten hasiera Euskal Inauterietako desfileari. Zubietan dantza egin eta Hipodromoko zubiraino bidea egiten zuten; bertan Lasarte-Oriako txantxoek kalejirarekin bat egiten zuten. Aurten, aldiz, txantxo guztiak Zubietatik aterako dira dantzan. Hipodromoko etorbideko zubian Lasarte-Oriako Euskal Inauterien korporazioa izango dute zain, herritarrekin batera. “Zubietaraino joan nahi ez dutenek, zubian itxaron dezakete,” ohartarazi dute antolatzaileek.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.