Otsailaren 25ean M8ko greba feministari forma emateko hirugarren bilera irekia Potxoenean

M8 UsurbilMartxoak 8ko greba feminista prestatzen dabiltzan herritarrak (Arg.: Noaua!)

Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako 24 orduko greba feminista deitu du. Hitzordua prestatzeko emakume talde bat biltzen hasi da Usurbilen ere. Otsailaren 25ean (astelehenean) hirugarren bilera irekia deitu dute. Potxoenean egingo da, 18:30ean.

Denon artean, M8an emakumeok* planto!

“Emakume* batzuk bildu ginen martxoaren 8ko greba feministari forma emateko asmoarekin. Hitz eta pitz aritu ginen: eguna nola irudikatzen genuen, zer antola genezakeen, elkar ezagutu genuen, hainbat belaunaldi elkarrekin imajinatu genituen… Martxoaren 8ko greba feministari forma emateko bigarren bilera ere egin dugu! Gutxi gorabeherako egitarau bat osatu dugu: auzoetatik etorri eta herriko plaza zein kaleak hartu, bost ardatzen inguruan hausnartu, elkar ezagutu, hainbat belaunaldi eta alde guztietako emakumeak* saretu, elkarrekin bazkaldu, aldarrikatu, barre egin, kalejira, akelarrea… eta hirugarren bilera egiteko asmoa dugu. Ideia horiei eta sor daitezkeenak zehazteko! Denon artean, M8an emakumeok* planto!”.

Martxoak 8- 2019

Greba feministak badu musika banda

Martxoaren 8ko greba feministari musika ipini diote eta dagoeneko sare sozialetan zabaldu da.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.