GuraSOSek abiaturiko atxikimendu bilketa kanpaina arrakastatsua ari da izaten, Usurbilen ere

This slideshow requires JavaScript.

Usurbildarren atxikimendua

GuraSOSek larunbat honetarako (otsailak 23) Donostian antolatu duen manifestaziora begira babes zabala jasotzen ari da, atxikimendu bilketa kanpaina arrakastatsua ari da izaten, Usurbilen ere. Larunbateko manifestazioa Zubietako errauste plantaren lanak etetearen eta hondakinen arloan erakunde publikoak eta herritarrak elkarlanean aritzearen aldekoa izango da. Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Donostiako Antiguako tuneletik, “Esan baietz adostasunari” lelopean.

O23GURASOS

ARGAZKI BIDEZKO ATXIKIMEN KANPAINA

OKGuraSOS elkarteak mobilizaziora deitu eta dagoeneko abian jarri du atxikimendu kanpaina. Urtarrilean egindako agerraldian, osasun, hezkuntza, sindikalismo, unibertsitate, nekazaritza, kultura, kirol eta ekologia esparruko hainbat eragile eta herritarrek hartu zuten parte, eta asmoa da arloz arlo atxikimenduak biltzen jarraitzea. Herritar orori ere dei egin diote kanpainarekin bat egin dezan, horretarako prestatu duten irudiarekin argazki bat aterata (esku bat, hatz lodia gorantz duena).

Koadrila, familia, lantoki, herri eta auzoetan, familia, talde edo norbanakoek, atxikimendu argazkiak egin eta GuraSOS-en webgunera igoko dira. Ondoren, jasotako argazki guziekin mosaiko erraldoi bat osatuko da, izango den manifestazioaren tamainaren islada izango dena: “Argazkietako keinua, eskua behatza goruntz duela. ‘Esan baietz’ mezuak aldarrikapen positiboa eta kementsua adierazten du. Akordioaren, partekatzearen eta Gipuzkoa demokratikoago baten aldeko aldarrikapen konplizearen isla izango da. Gipuzkoa gatazkatsu batetik, elkarlanean, Gipuzkoa hobeago baterako bideari Baietz esateko keinua izango da. Otsailak 23an jokoan dagoena hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago da. Gizarte eredua, kalitate demokratikoa, gizartearen duitasuna eta etorkizuna da jokoan duguna. Horregatik, otsailak 23an denok ‘Esan baietz’ XXI. mendeko gipuzkoar demokrazioari”.

a

a

GuraSOS

“Otsailak 23rako ‘Esan baietz adostasunari’ manifestazioa, diputazioari, foru-aldundiari eta alderdi politikoei, herritarrekiko errespetua eta duintasuna exijitzeko. Gizarte eredua, kalitate demokratikoa, gizartearen duitasuna eta etorkizuna dira jokoan. Atxikimendu kanpaina jarri da martxan: arlokako atxikimendua manifestu bati babesa emanez eta herritarrek, mobilizazio honen ikur izango den eskua behatza goruntz duela, argazki bidez.   Mobilizazio horretan, gizarte aktiboa, arduratsua, informatua, eztabaidatzen duena, proposamenak luzatzen dituena, erabakitzen duena, errespetatua eta kontutan hartua izateko eskubide hori aldarrikatu nahi dugu. 4 urtetik behin, paper bat hautetsontzian uzten duena baino zerbait gehiago izateko eskubidea aldarrikatu nahi dugu.

Otsailak 23an, Gipuzkoako gizarte osoari luzatzen diogu deia. Nori bozkatzen diogun edo bozkatuko diogun axolarik gabe. Hondakinez dugun iritziaz haratago. Kalitate demokratikoa da jokoan duguna. Gizarte eredua da jokoan duguna. Ze funtzio dugu herritarrok? Ez da inongo gobernuaren alde edo kontrako manifestazioa. Ezta ere hondakin kudeaketarako plan baten alde edo kontrakoa. Ez dugu inor bultzatu nahi gai honen inguruan posizionamendu garbi bat izatera. Zer nahi dugu orduan? Alderdi guztiei mezu garbi bat helaraztea da proposatzen duguna.  Gu ordezkatzen gaituzue. Bai. Baina ez gaituzue ordezten! Ezin gaituzue gutxietsi. Ezin duzue gu haintzat hartu gabde jartdun. Ezin diguzue adarra jo. Ezin duzue erabakitzeko eskubidea  eta gure bizitzarekin eta bizikidetzarekin zerikusia duten erabakietan zuzenean parte hartzeko eskubidea, soilik komeni zaizuenean aldarrikatu.

Ohartu daitezen nahi dugu, ohartu daitezen gero eta helduago, inplikatuago eta arduratsuagoa den gizarte batean direla. Ingurumen arloan, gizarteak eta planetak dituen erronkekin arduratutako gizarte baten aurrean daudela. Bizi-baldintza duinen defentsarekin inplikatua dena: pentsio duinak, etxebizitza, osasuna eta hezkuntza duinak defendatzen ditugun gizarte bat. Zer nahiago du gizarteak? Herrritarrei auzi judizialak baliatuz aurre egiten dien gobernu eredu bat edo elkarrizketa sozialean, lankidetzan eta akordioan oinarritutako eredu bat?

Otsailak 23an, erabateko eta egiazko demokrazia, gizartea ardatz duena, demokrazia aurreratua eta modernoa aldarrikatu nahi dugu. Herritarrek, osasuna, elkarrizketa eta akordioa lehenetsi nahi dutela erabaki eta aldarrikatu dutenean, garrantzitsua ez da alderdi batek jasotako bozka kopurua edo duen boterea; herritarren nahia da lehentasunezko mandatua. Kolore guztietako herritarrei luzatzen diegu deia, bandera bakarra defendatzeko deia, herritarron subiranotasunaren bandera!! Gizarteak inplikatu eta erabaki nahi badu, azkenean lortuko du!! Ezin da onartu gobernua herriarengatik baina herria gabe! Ezin da onartu, ni bozkatu naute eta ondorioz hemen nik agintzen dut! Ezin dut izan, ni denetaz arduratuko naiz, zu lasai! Ez ezazu traba  egin!”.

Gurasos manufestua

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.