Felix Sarasolari martxoaren 31n egingo zaion herri omenaldia prestatzeko gaur bilera irekia

Felix SarasolaFelix Sarasola. 1992an, Lasarteko Txartel hoteleko sukaldean. (Arg.: Argia)

2018ko abenduaren 16an Felix Sarasola Alzaga herritarra hil zen 72 urte zituela. Herritar talde batek, Felixek urtetan egindako lana eskertu asmoz (sukaldari ezaguna eta euskal kulturzale sutsua), omenaldi bat egin nahi dio. Herri omenaldia martxoaren 31n egingo da eta hori prestatzeko bilera irekia deitu dute, gaur (otsailak 25) Potxoenean, 18:00etan. Antolatzaileek deialdia irekia dela adierazi dute.

Baba Beltz Txikiaren Kofradiako kidea

Baba Txiki20182018ko Baba Beltz Txikiaren Kofradia Eguna (Arg.: Noaua!)

Habanan (Kuban) bizi zen nagusiki, baina urtero etortzen zen bere sorterrira, Usurbilera. Felix ezaguna zen herrian, azken urte hauetan, udaran ospatzen zen Baba Beltz Txikiaren Kofradia Egunean parte hartzen zuen. 2018koan ere parte hartu zuen. Noaua! astekariak kaleratutako argazkian ikusi dezakegu, laia eskuetan duela, txapela eta kaparekin.

ARGIAren lagun handia

Felix Argiaren lagun handia ere izan zen urte luzez, besteren artean Argia Sarien ekitaldiak beti haren jatetxeetan burutu izan zirelako, hasi Txartel Txokotik eta Txitxardin Beltxan barrena azken urteotako Atxegaraino.

Felixek aspalditik zeukan harreman estua Kubarekin, jatetxeetako bere lan profesionala tartekatzen zuelarik uharte hartan egiten zituen egonaldi gero eta luzeagoekin. Azken bidaian bihotzeko operazio serio bat egin beharra egokitu zitzaion eta horren osteko konplikazioek heriotzera eraman zuten.

Kuban omenaldia egin zioten

Kuban utzi dituen lagunek abenduaren 23an despeditu zuten Sarasola, Resumen Latinoamericano hedabideak jaso duenez. La casa de la bombilla verde ostatu habaneroan omenaldia egin zioten hainbat kubatar eta euskaldunek, tartean Joseba Sarrionandia idazle ezagunak.

This slideshow requires JavaScript.

Kubatarren artetik, Jorge Romero jeneralak hitzalditxo hunkigarriz despeditu zuen Felix eta Resumen Latinoamericano hedabidearen zuzendari Carlos Aznarezek omenalditzat irakurri zuen Daniel Chavarria idazle uruguaytarraren ipuin labur bat, Tortilla escalonada. Ekitaldia ere hainbat kantariek parte hartu zuten: Ray Fernández, Pancho Amat  eta Duo Jade. Azken-azken agurtzat, Mikel Laboa eta Joxanton Artzeren Txoria Txori abestu zioten Pelix Sarasolari.





Joseba Sarrionandia laguna

Urtarrilaren 20an, Joseba Sarrionandiak Argian Felixen omenez, “Lapur handiak eramandako laguna” izenburupean idatzi bat kaleratu zuen. Felixen inguruko zenbait bizipen kontatzen dira bertan, Felix gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen digu Josebak.

Felix Sarasola ArgiaJoseba Sarrionandiaren testua Argian (Arg.: @XingolaUsurbil)

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak ere omenaldi modura gutun bat kaleratu zuten Felix zendu zenean. Berarekin bizitako hainbat oroitzapen partekatu zituzten.

Pirritx-Porrotx-eta-Mari-Motots

Felix Sarasola, gure “Felito”

“Felix Sarasola, gure Felito joan zaigu! Eta negarrez gaude pailazoak ere… Sudurgorrion laguna, azeituna, babarruna…bihotz handia, eskuzabala, goxoa, sentibera eta irrizalea beti zena joan zaigu.

Maitatua Usurbilen eta maitatua Lasarte Orian, gure herrian! Oso gazte ginela ezagutu genuen, sudurra gorritu gabe genuela oraindik.. Gu saltsa guztietan murgilduta genbiltzala, jakin genuen Olentzero itxurako sukaldari bat iritsi zela herrira. Txartel txokon haseran, Txitxardin Beltza zabaldu zuen gero…. Euskara, kultura, presoak,… gaia edozein izanda ere errifak ateratzeko saria seguru genuen Felixenean; “trankilito…lau afari jarri, eta zatozte berriz behar duzuenean…

Berehala deskubritu genuen bere arrakastaren sekretua; Felitoren jatetxean sartuz gero, sabelaz gain, bihotza beteta ateratzen zen edozein! Gure adiskidetasuna betirako izango zela konturatu ginen ezagutu orduko. “Trankilito…”, unean unekoa gozatzen zekien Felixek beti, eta berea zuen errezeta hori ikasi genion pailazook. “Aspalditik gatoz, eta urrutira goaz…!” Gelditu gabe, topera, baina astiro bizitzearen errezeta da hori, egun eta une bakoitzari bere zorion zukua ateratzen diona; goizero ohetik altxa eta ahoan irribarre bat margotuta, jarrera eraikitzailea, baikorra eta errespetuzalea maite duenarena.

Zalaparta handirik atera gabe, mundu berri bat  koloreztatzen zuen Felixek. Eta orain… malkotan gaude zure lagunak Euskal Herrian eta malkotan izango dira Kuban. Han ere, iritsi orduko, euskaldun zein kubatarren artean erein bait zenuen zure maitasuna. Enbaxadore handi bat galdu du Euskal Herriak. Habanan Aberri Egunak ez dira aurrerantzean berdinak izango zu gabe Felix, baina gure bihotzean, buruan eta eskuetan izango zaitugu beti. Sentitu, pentsatu, ekin… beti elkarrekin!  Aupa Felix, gure Felito… trankilito!”

Felixen hitzak Fidelen heriotzaren ondoren

Info7 irratiak Fidel Castroren heriotza dela eta, Felix Sarasola elkarrizketa zuen (2016-11-29): “Felix Sarasola sukaldariaksukaldariak urteak daramtza Kuban, Habanan, bizitzen eta hori dela eta, gaur berarekin solastu nahi izan dugu Fidel Castroren heriotzak karibeko uhartean sorrarazi duen sentimendua ezagutzeko. Bere hitzetan: Habanan tristezia da nagusi. Fidelen heriotzak lur jota utzi gaitu”.

Elkarrizketa entzuteko: info7.naiz.eus

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.