Martxoaren 3an “Gazte harrigarria, T.S. Spivet” euskarazko zinea Sutegiko auditorioan

Gazte harrigarria1

Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, igandean (martxoak 3) “Gazte harrigarria, T.S. Spivet” euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan arratsaldeko 17:00etan. Haurrentzako zuzenduriko euskarazko azken proiekzioa izango da. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke, 3€ren truke.

 

Gazte harrigarria, T.S. Spivet

Gazte harrigarria2Gazte harrigarria, T.S. Spivet (ingelesez: The Young and Prodigious T.S. Spivet) 2013ko Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren abenturazko filma da. Bertan, Kyle Catlett, Helena Bonham Carter eta Judy Davis aktoreek antzeztu zuten. Cesar Sarietarako hiru izendapen jaso eta Donostiako Zinemaldian itxierako filma izan zen. Eusko Jaurlaritzak Zinema Euskaraz programari esker euskaratu zuen.

“T. S. Spivet bere familia bitxiarekin Montanako arrantxo batean bizi den hamabi urteko jenioa da. Kartografiarako eta asmakariak sortzeko daukan talentuak ordainsaria jasoko du, zientzia-erakunde batek izen handiko sari bat eman behar baitio. Maleta hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko du saria hartzeko”.

Aktoreak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.