Ostiralean Korrika Batzordearen hirugarren bilera irekia egingo da Etumeta AEK euskaltegian

korrika21-logotipoaApirilaren 4tik (osteguna) 14ra (igandea) ospatuko da 21. Korrika, Garesen hasi eta Gasteizen izango du helmuga Korrikak “Klika” lemapean. Usurbilera, apirilaren 12an (ostirala) iritsiko da, 14:30ak aldera. Eguna iritsi bitartean Usurbilen prestaketa lanak abiatu dituzte. Korrika Batzordeak hirugarren bilera irekia (herritar nahiz eragileek parte hartu dezakete) deitu du ostiralerako (martxoak 1).  Etumeta AEK euskaltegian, 17:30ean.

Usurbilgo kilometroak

  • 2032 – Oriotik Usurbilako bidean 2019/04/12 14:11:13
  • 2033 – Oriotik Usurbilako bidean 2019/04/12 14:17:43
  • 2034 – Muga Usurbil-Lasarte 2019/04/12 14:24:13
  • 2035 – Usurbil 2019/04/12 14:30:13
  • 2036 – Usurbil 2019/04/12 14:36:13
  • 2037 – Usurbil 2019/04/12 14:42:43
  • 2038 – Usurbil 2019/04/12 14:49:13
  • 2039 – Usurbil 2019/04/12 14:55:43
  • 2040 – Usurbil 2019/04/12 15:02:13
  • 2041 – Usurbil 2019/04/12 15:08:43
  • 2042 – Usurbil 2019/04/12 15:15:13
  • 2043 – Usurbil 2019/04/12 15:21:43
  • 2044 – Usurbil 2019/04/12 15:27:43

Kilometroen erosketa

Korrikaren ibilbidearen kilometroak erosteko aukera zabalik dago: “Familian, elkartean, lagunartean…kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, Korrika bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da”.

Ohi bezala, Aginaga, Usurbil eta Zubietako kilometroen kudeaketa Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegiak bideratzen du. Euskaltegiaren harremanetan jartzeko:

Materiala salgai

Dagoeneko 21. Korrikaren inguruko materiala eskuragarri dago Etumeta AEK euskaltegian. : bixerak, nikiak, puffak, kirola egiteko kamisetak, egunerokoan janzteko kamisetak…

Korrika Laguntzailea kanpaina

korrika21-3

Materiala erosteaz gain, Korrika Laguntzaile izateko aukera dago. 12 euroko ekarpena egiten duenak, Euskal Herriko hainbat saltokietan beherapenak izateko txartela, txartela erabiltzeko deskontuen katalogoa eta pina jasoko du: “12 euroren truke, garrantzitsuena lortuko duzu: AEKren euskaltegiei laguntzea. Horrez gain, pina eta txartelaren abantailak eskuratuko dituzu. Bildutako laguntza, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu. Eta hartara, Korrikaren helburu nagusietakoa bete nahi da: euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea”.

Usurbilen Korrika Laguntzaile izateko tramitazioa Etumeta AEK euskaltegian bideratu daiteke. Korrikaren webgunetik ere egin daiteke: korrika.eus

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.