Agustin Otxotorenak eta Willy Toledok Venezuelari buruzko solasaldia eskainiko dute gaur Sutegin

M5 Tadamun1

Gaur, martxoak 5 (asteartea), Tadamun elkargune internazionalistak antolatuta, Venezuelan urteak bizitzen daramatzan euskal enpresari Agustin Otxotorenak (Orereta-Venezuela) hitzaldia eskainiko du Sutegin, 19:00etan. Venezuelan gertatzen den errealitatea kontatzera dator, komunikabideetan esaten ez dutena zehazki: “Euskal Herri osotik eskaintzen ari den hitzaldi biraren barnean, Venezuelan bizi den enpresariaren ikuspegia ezagutzeko aukera izango dugu Usurbilen. Komunikabide hegemonikoek saltzen digutenetik haratago, Venezuelako herria pairatzen ari den egoera gordin eta korapilatsuaren inguruan hitz egingo digu”.

Willy Toledo aktorea bertan izango da

Agustin-WillyWilly Toledo eta Agustin Otxotorena

Azken orduotan Tadamunek jakinarazi du, Willy Toledo (Madrid)  aktore eta antzerki produktore ezaguna ere gaur Sutegin izango dela. Aitzaga Elkarteak iganderako (martxoak 10) Sutegin antolatu duen “El rey” filmaren proiekzioa aurkeztekoa zen Toledo baina ez du etortzerik izango. Beraz, aktorea entzuteko aukera gaur izango da. Azken aste hauetan, Agustinek eta Willyk Venezuelari buruzko hitzaldiak eskaintzen ari dira Euskal Herrian.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.