Gaur 18:30ean Martxoak 8ko greba feministari forma emateko azken bilera irekia Potxoenean

M8

Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako 24 orduko greba feminista deitu du. Usurbilen hitzordua prestatzeko emakume talde bat astero bildu da. Gaur, martxoak 5 (asteartea) azken bilera irekia egingo dute, Potxoenean, 18:30ean. Dagoeneko antolatuko diren hainbat ekimenen berri eman dute, jarraian egitaraua:

Martxoak 5, asteartea

  • 18:30 Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilera irekia Potxoenean.
    Deitzailea: emakume talde bat.

Martxoak 8, ostirala

  • 09:30 Auzoetan elkartu eta denak Dema plazara!
  • 10:00 Dema plazatik kalejira zaratsua.
  • 10:30 Grebako bost ardatzen inguruan tailerra: pentsionistak, ikasleak, zaintza, enplegua eta kontsumoa.
  • 13:00 Manifestazio alai eta zaratatsua: “Emakumeok* heteropatriarkatu kapitalistari planto!”
  • Ondoren, argazki erraldoia Dema plazan.
  • 14:00 Bazkaria frontoian. Nork bere etxetik jatekoa eta beharrezko tresnak eraman behar ditu.
  • Bazkalostean, mikrofono irekiaherriko emakumeentzat*.
  • 17:30 Sorgien akelarrea.
  • 19:00 Donostiako manifestaziora joateko deia, Antiguako tuneletik

Oharra

  • 12:30-14:30 / 16:30-18:00 Gizonezko talde batek antolatuta, umeentzako zaintza gunea egongo da Askatasuna plazan. Harremanetarako: usurbilm8gizonak@gmail.com. Haur bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Martxoak 10, igandea

  • 10:30 30. Lilatoia Donostian. Informazio gehiago: lilaton.es

Martxoak 16, larunbata

  • 10:00 Udal Parekidetasun Sailak antolatuta, Autodefentsa feminista ikastaroa Potxoenean. Formatzailea: Maitena Monroy. Izen ematea: Parekidetasun Saila, parekidetasuna@usurbil.eus, 943 377 110.

Martxoa-maiatza

  • Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, batukada feminista ikastaroa: martxoaren 1ean, 15ean, 29an, apirilaren 12an eta maiatzaren 10ean eta 24an, 17:00-19:00 artean, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Izen ematea: Parekidetasun Saila, parekidetasuna@usurbil.eus, 943 377 110.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.