Aitzaga Elkarteak antolatuta, igandean “El Rey” filma ikusteko aukera Sutegin

El rey

Aitzaga Elkarteak antolatuta, igande honetan (martxoak 10), “El Rey” filma ikusteko aukera egongo da Sutegiko auditorioan, 19:00etan (gazteleraz). Filme honetan Juan Carlos I errege ohiaren bizitzaren hainat pasarte kontatzen dira. Pasarteok aurrez arrakasta handiko antzezlan batean ikusteko aukera izan da eta orain “El Rey” filmean bildu dituzte.

a

El rey

Espainiako gertuko historiari buruzko filma da eta bertan Espainiako transizioan eta demokraziaren bidean parte hartu zuten pertsonai esanguratsuak agertzen dira: Juan Carlos Ia, Franco, Adolfo Suárez, Felipe González, Juan Luis Cebrián, Carrero Blanco, Martín Villa edota Puig Antich. Bestelako ikuspegi bat kontatzen da film honetan, XX. mendearen erdialdean zehazki zer gertatu zen maila politikoan eta ekonomikoan. 2014an hasten da filma, Juan Carlos I.aren abdikazioarekin eta 1948. urtera atzera egiten du. Filmea gizon baten bidaia da, bere bizitzaren epilogoan zeinbait mamuen bisita izango dituelarik.

  • Zuzendariak: Alberto San Juan eta Valentín Álvarez.
  • Gidoilaria: Alberto San Juan.
  • Aktoreak: Alberto San Juan (Las furias), Luis Bermejo (Fe de etarras), Guillermo Toledo (Los amantes pasajeros) y Alberto Jiménez (La Reina del Sur).
  • Ahotsa: Guadalupe Álvarez Luchía.
  • Saxofoia et teklatuak: Miguel Malla.
  • Bateriak: Coke Santos eta Gabriel Marijuan.
  • Kontrabaxua: Pablo Navarro.
  • Gitarra: Fernando Egozcue.
  • Argazkia: Valentín Álvarez.
  • Muntaia: Kike Costas.

Sarrerak

Sarrerak aurrez salgai izango dituzue 5 eurotan, Txirristra eta Aitzaga tabernetan.

Oharra

Filmeko protagonistetako bat, Willy Toledo, ordubete lehenago bertan egongo dela iragarrita zegoen baina ez da horrela izango. Atzo (asteartea) Usurbilgo Tadamun Elkarteak Venezuelari buruz antolatu zuen hitzaldian izan zen WillyToledo, Agustin Otxotorenarekin batera.

Tadamun Venezuela XingolaArgazkia: @XingolaUsurbil

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.