Martxoaren 12an “Euskaraldia: 11 egun euskaraz, eta gero zer?” solasaldia Potxoenean

M12 Euskaraldia Usurbil

Martxoaren 12an (asteartea) Usurbilgo Euskaraldiak antolatuta, “Euskaraldia: 11 egun euskaraz, eta gero zer?” solasaldia eskainiko da Potxoenean, 18:00tan. Kike Amonarriz (soziolinguista) izango da solaskidea. Ondoren, mokadutxoa egongo da. Solasaldi honekin Euskaraldia ariketan parte hartu zuten herritar guztiekin, Euskaraldiaren balantzea osatu nahi da, eta aurrera begira jarri, etorkizunean Usurbilen euskara arloan egin nahi dena marraztuz.

Usurbilgo Euskaraldia

“Badira hiru hilabete Euskaraldia amaitu zenetik, 11 egun euskaraz ekimena burutu zenetik, alegia. 1.333 usurbildarrek parte hartu genuen bertan, ahobizi edo belarriprest gisa. Erantzun handia izan zuen ekimenak gure herrian, eta hizkuntza-ohiturak astindu beharra azaleratu genuen.

Gainera, ariketak euskararen herriko erabileran eraginik izan duen ikusteko, ikerketa daukagu abian. Dagoeneko bi galdetegi bete ditugu (ekimena hasi aurretik eta amaitu zenean); orain, hirugarren galdetegia betetzeko garaia da.

Esanak esan, ziur gaude norberaren hizkuntza-ohiturak nolakoak diren ikusteko balio izan zuela Euskaraldiak. Horregatik, une aproposa iruditzen zaigu 11 egun horietan bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari buruz hitz egiteko.

Helburu horrekin, Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu dugu herrira. Ariketan parte hartu genuen herritar guztiekin batera, guztion artean, Euskaraldiaren balantzea osatu nahi dugu, eta aurrera begira jarri, etorkizunean Usurbilen euskara arloan egin nahi duguna marraztuz”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.