Martxoaren 8an Usurbilgo emakumeek* kalea hartu zuten

M8 Argazki orokorra. NoauaArg.:Noaua!

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, greba egitera deituta zeuden emakumeak*. Emakumeen lanak gure gizartean duen eragina ikustarazteko eta lan hori aintzat hartu dadila eskatzeko deitu zuen grebara mugimendu feministak; emakumeen ekarpenik gabe, gizartea geratu egiten dela erakusteko. Euskal Herri osoan bezala, Usurbilen ere grebak jarraipen handia izan zuen. Usurbilgo emakume* talde batek egun osorako egitaraua antolatu zuen, jarraian egunak eman zuenaren laburpentxoa:

Kalejira zaratatsua

Eguna kalejira zaratatsu batekin hasi zen. Belaunaldi ezberdinetako emakumeek* txilibitu eta oihu artean herria zeharkatu zuten.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.:Noaua!

a

Tailerra frontoian

Goizeko eta eguerdiko mobilizazioen artean, bost ardatzen inguruko tailerra egin zen frontoian: pentsionistak, ikasleak, zaintza, enplegua eta kontsumoa. Argazkieta ikusi daitekeen moduan, parte hartzea handia izan zen.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.:Noaua!

a

Manifestazioa

13:00ean, “Usurbilgo emakumeok* planto” lemapean manifestazio jendetsua egin zen. Amaieran adierazpena irakurri zen.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.:Noaua!


Bazkaria

Manifestaziaren ondoren frontoian bazkaria antolatu zen, norberak bere janaria eta beharrezko tresnak eraman zituen.

Arg.:Noaua!

Mikrofono irekia eta sorginen akelarrea

Bazkalostean elkarrekin abesten, sormena partekatuz eta dantza eginez girotu zen frontoia eta ondoren, herriko egitarauari amaiera emateko, sorginen akelarrea dantzatu zuten herriko hainbat emakumeek*.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.:Noaua!

a

Gizonezkoek kudeatutako haurren zaintza

Mugimendu feministatik zaintza lanetaz arduratzea eskatu zitzaien gizonezkoei. Hori dela eta, Usurbilen gizonezko talde batek haurren zaintza gunea antolatu zuen ostiralean Askatasuna plazan.

a

Herritarren argazkiak sare sozialetan

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Lurdes Hueta, @AgurtzaneSola, Maddi Egizabal, @bootxo, @xingolausurbil eta @cifpusurbil

Hiriburuetan manifestazioak

Arratsalderako Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak deituta zeuden. Usurbildarroi Donostiako manifestaziora joateko deia egin zitzaigun. Bertara joan ziren herritar talde batek argazki hau ateratzeko tartea hartu zuen.

M8donostia

Euskal Herriko Greba Feminista: “Berriro egin dugu, lortu dugu! Milaka emakumek* kaleak hartu ditugu, sistema heteropatriarkatu kapitalistari planto eginez! Egun garrantzitsua Euskal Herria feministan urratsak ematen jarraitzeko! Ez dago gu gelditzerik! Gora borroka feminista!”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.