Usurbilgo Udalak Kalezarko adinekoen auzune berriaren proiektua azaltzeko lansaioa antolatu du

M13 UdalaUsurbilgo Udalak adinekoen auzune berriaren proiektua azaltzeko lansaioa egingo du. Bertan proiektuaren nondik norakoak zehatz azaldu eta herritarren ekarpenak jasoko dira. Lansaioa martxoaren 13an (asteazkena) Sutegin egingo da, 18:00etan.

Udalaren esanetan, Matiak Fudazioak Kalezarren garatuko duen adinekoen auzune berriaren tramitazio urbanistikoa azken fasean dago. Proiektua ahalbidetzen duen plan bereziari hasierako onarpena eman dio Udalak, eta, horrenbestez, ekarpenak egiteko aldia zabaldu da. Erakusketa publikoan dago orain, beraz, proiektua, eta herritarren ekarpenak jasotzeko helburuz, herritarrekin lansaio bat egin nahi du Udalak, Matiako arduradunekin batera.

Hitzarmen soziala

Usurbilgo Udala eta Matia Fudazioaren artean hitzarmen sozial bat lantzen ari dira eta honen berri emango zaie herritarrei asteazkenean: “Bolada luzea darama Usurbilgo Udala proiektu honetan eskuz esku lanean Matiarekin zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta proiektuaren nondik norakoak landu nahi dituzte orain herritarrekin. Hirigintzari dagozkion alderdiak ez ezik, proiektuaren alderdi soziala ere landuko da martxoaren 13an egingo den lansaioan. Hala, esaterako, Udala eta Matiaren artean lantzen ari den hitzarmen sozialaren xehetasunen berri emango zaie herritarrei”.

Zerbitzu sozial bati begirako proiektua

Udalak jakinarazi du proiektu hau hirigintzaren ikuspegitik, zerbitzu sozial bati begirako proiektua dela: “Etxebizitzen negoziotik apartekoa da. Kalezarreko inguruarentzat urbanizazio atsegina izango da eta mugikortasuna nabarmen hobetzeko aukerak ekarriko ditu. Izan ere, Usurbilgo Udala N-634 errepideko autobus-geltokitik auzune berrira igogailuz iristeko aukera bermatu nahi du, eta hori ahalbidetzen duen proiektua eta finantziazioa lotu nahian dabil Diputazioarekin. Egitasmo horrek nabarmen hobetuko luke Kalezarren mugikortasuna eta irisgarritasuna”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.