Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta “Autodefentsa feminista” ikastaroa larunbatean

M16-Autodefebtsa ikastaroaUsurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak “Autodefentsa feminista” ikastaroa antolatu du martxoaren 16rako (larunbata). Ikastaroa goizez eta arratsaldez izango da, Potxoenean, eta Maitena Monroy adituak gidatuko du.

Maitena Monroy

Maitena Monroy

Maitena Monroy Romero (Bilbo, 1972) fisioterapeuta da, genero-indarkerian aditua eta aitzindaria autodefentsa feministaren prestakuntzan. Ekintzaile bezala hainbat erakundetan parte hartu du, bere ibilbidean zehar; besteak beste, Matarraskak emakume gazte taldean edo Bizkaiko Emakumeen Asanbladan.

Genero-indarkeria desagerrarazteko lan asko egin du emakumeen ahalduntze prozesuak bultzatuz. Euskal Herrian, estatu mailan eta nazioartean, autodefentsa feministarako ikastaroak ematen 1986tik aurrera. Geroztik, berak lagunduta 25.000 emakume baino gehiagok ulertzen dute bere gorputza, lurralde bat bezala. Usurbildarrek ere ezagutzen dute Monroy, lehendik ere ikastaro hau antolatu izan baita herrian.

Ikastaroaren inguruko informazioa

  • Eguna: Martxoak 16, larunbata.
  • Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-19:30.
  • Tokia: Potxoenea.
  • Nori zuzendua: Ikastaroan parte hartu nahi duen emakume orori.
  • Izen ematea aurrez, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailean:  943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus

Ikastaroaren helburua

  • Erasoak identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea bere aspektu guztietan eta ondorioetan.
  • Eguneroko bizimoduan, eraso egoerei erantzun eta konpontzeko jokabide eta mekanismoak aurkitzea.
  • Eskubide, ardura eta gaitasunez kontzientziatzea ahalbidetuko duen espazioa sortzea, emakumeei gizonen pareko bizimodua izatea eragozten dien indarkeria mota honekin amaitzeko.
  • Erasoak identifikatzeko baliabide eta lanabesak ematea emakumeei.
  • Indarkeriaren inguruko mito eta errealitateak.
  • Indarkeria honek norbanako eta kolektiboarengan duen eragina baloratzea.

Helburu hauek betetzeko…

  • Bi lan eremu garatuko dira, bat fisikoa bestea psikologikoa, gure eskubideez, indarraz, gure balioaz kontzientziatu eta pertsona ziurgabe, zalantzati, kaltebera, eta gutxiestuan bihurtuko gintuzkeen topikoak ezabatzeko.
  • Lan eremu ezberdinak garatuko dira, eta hauen bidez indarkeria sexistaren zergatiak aztertu eta hauetan sakonduko da. Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeriak, nori egiten dio mesede, zergatik eta nola justifikatzen da? Hizkuntzaren, publizitatearen, hedabideen, gorputz adierazpenaren, musikaren eta abarren garrantzia, emakumeen aurkako indarkeriazko jokabideen normalizazio prozesu eta ondorengo naturalizazioan.

Gai-zerrenda

  • Sexua/generoa domeinu sistema. Generoaren bidezko desparekotasunaren barneratzea.
  • Sexuarekiko ikara eta defentsa-gabezia ikasia. Kontrol kolektiborako beldurraraztea.
  • Emakumeen aurkako indarkeriazko adierazpen materialak: psikologikoak, ahozkoak, ondarezkoak, sexualak, fisikoak.
  • Gertaeron aurrean, autoestima eta elkartasun kolektiboa indartzea. Emakumeek biktimario moduan duten irudi horren haustura. Erreparazio mekanismoen aurkikuntza.
  • Indarkeria sexistaren zergatiak aztertzea, hau baita emakumeok aurre egin beharreko arazo handienetako bat herritar gisa dagozkigun eskubideak eskuratzerakoan.
  • Dependentzia emozionala eta “maitasun erromantikoaren ideala” emakumeen aurkako indarkeria eta emakumeon sumisioa bermatzeko sistema patriarkatuaren estrategia berri gisa.
  • Gorputzaren bidezko kalteberatasunaren eraikuntza. Emakumezkoa izateak gorputzaren eraikuntzan duen irudikapena. Nola handitu gorputzaren bidezko segurtasuna.
  • Autodefentsa kognitibo, emozional eta fisikozko teknikak.
  • Arrisku egoerak saihestea eta modu honetan, askotan erasoak ere saihestea. Gure helburua ez da erasotzaileari fisikoki aurre egitea, beste irtenbidearik baldin bada behintzat.
  • Emakumeek bere buruarenganako konfiantza eta segurtasuna sustatzea, ahultasun fisiko femeninoaren eta emakumeen kalteberatasunari loturiko estereotipo zaharrak desmitifikatuz.
  • Delituon kontzientziatze soziala bultzatzea, XXI. mendean zergatik jarraitzen duen beharrezkoa izaten, emakumeok eraso sexistetatik defendatzen ikasten segi beharra.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.