Mertxe Aizpurua Espainiako Diputatuen Kongresurako EHBilduren Gipuzkoako zerrendaburua izango da

 

mertxe1

Mertxe Aizpurua Arzallus usurbildarra apirilaren 28an burutuko diren Espainiako Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan, EHBilduren Gipuzkoako zerrendaburua izango da.

Nor da Mertxe Aizpurua?

Mertxe Aizpurua Arzallus (Kalezar, Usurbil, Gipuzkoa, 1960) kazetaria eta politikaria da. Kazetaritzan lizentziatua eta orain arte Gara egunkarian lan egin du kazetari eta zuzendari moduan. Tartean, etenaldi bat egin zuzen politikara salto eginez. 2011-2015 urteetan, Usurbilgo alkatea izan zen Bildutik eta Udalbiltzako lehendakaria, 2013ko martxotik 2016ko otsaila bitartean.

2011ko ekainean Bilduko zazpi bozkekin eta gehiengo osoz, Mertxe Aizpuruak hartu zuen Xabier Mikel Errekondo alkate ohiaren lekukoa.

Mertxe

Udalbiltzako lehendakari kargua hartu zueneko unea

2011-2015 legealdia amaitzean Gara egunkarira itzuli zen. Egunkari honetako zuzendaria izandakoa da Aizpurua; sortu zenetik, 1999etik 2004ra bitartean. Gaur egun Gararen igandeetako 7K saila zuzentzen du.

Marian Beitialarrangoitia 2016ko hauteskundeetara Gipuzkoako EHBilduk zerrendaburu gisa aurkeztu zuen Hernaniko alkate ohia izan da azken legealdian, Espainiako Diputatuen Kongresuko koalizioaren bozeramailea. Orain berriz, Mertxek Marianen  lekukoa hartuko du.

2011-15 legegintzaldi amaiera: Usurbilgo alkatearen agurra

a

Mertxe Aizpurua, Udalbiltzako lehendakari berria

a

Ikurriñari omenaldia

a

Zumia eskutik eskura

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.