Gaur Europako ikasle greba: “Kapitalismoa planeta hiltzen ari da”

Gaur, martxoak 15, Europa mailan “Kapitalismoa planeta hiltzen ari da” lemapean ikasle greba izango da, klima aldaketaren arazoari aurre egiteko: #fridaysforfuture. Euskal Herriko hiriburuetan ere mobilizazioak deitu dituzte, guztiak 12:00etan:

  • Donostia: Boulevard.
  • Gazteiz: Bilbo Plaza.
  • Iruñea: Udaletxeko Plaza.
  • Bilbo: Arriaga.

Errausketaren Aurkako Mugimenduari eta beste hainbat talderi gonbitea luzatu diete bertan parte hartzeko: “Ahal duzuen guztiok bertara inguratzeko eskatu nahi dizuegu, errausketaren arkako borrokan zutabe sendo bat hau izan daitekeela uste baitugu. 11.45ean kioskoaren bueltan jarri dugu hitzordua”.

EHUn ere mobilizazioak

Euskal Herriko Unibertsitatean ere deialdiak egin dira. Donostian esaterako, elkarretaratzea egingo da, EHUko gelategian, 13:00ean: “Mugi zaitez espezieen desagerpenaren eta krisi ekologikoaren aurka”.

Ikasle SindikatuAren adierazpena

KAPITALISMOA PLANETA HILTZEN ARI DA

“Heldu den ostiralean, martxoak 15, Klima aldaketaren aurkako ikasle greba eginen da Europan. Ikasle Sindikatuak bat egin du deialdi horrekin “Kapitalismoa planeta hiltzen ari da” goiburupean. Horretarako hainbat elkarretaratze antolatu ditu han-hemenka. Ikasle Sindikatuak gonbite berezi bat egin nahi die Nafarroako mugimendu eta talde ekologistei parte hartu ahal dezaten elkarretaratze honetan, gaur egun Nafarroan ematen ari diren ingurumen-gatazka ezberdinen berri eman dezaten, eta mobilizazio honetara beren aldarria ekar dezaten. Beharrezkoa ikusten dugu mugimendu sendo bat eraiki beharra daukagula langileok, gazteok eta zapalduon artean diru-gosez ingurumena suntsitzen duen sistema kapitalistari aurre egiteko. Beraz, beste behin ere, animatzen zaituztegu parte hartzera, zuen presentzia eta zuen interbentzioarekin, heldu den martxoaren 15ean, Donostian, 12,00etan, Boulevardean eginen den elkarretaratzean. Elkar ikusiko dugulakoan”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.