Udarregi Ikastolako LH6-ko ikasleek antolatuta, gaur elkartasun azoka herriko frontoian

Udarregiko ikasleak

Udarregi Ikastolako LH6-ko ikasleak (Arg.: Udarregi Ikastola)

Udarregi Ikastolako LH6-ko ikasleek, gaur (martxoak 15), ekimen solidario bat antolatuko dute, elkartasun azoka hain zuzen ere, arratsaldeko 18:00tan. Azoka honetan, herriko saltokien laguntzaz eginiko tonbola, ikasleak egindako pintxoak, eskumuturrekoak eta objektu kuttunak salduko dira. Azokaren aurretik, LH6ko ikasleen gurasoentzat ekimen honen aurkezpena egingo da Sutegin, 17:00etan. Bildutako laguntza, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeari (GKE) laguntzeko izango da, izan ere erakunde honen eginkizuna Greziako errefuxiatuei laguntzea baita: janaria ematea, arropa ematea… Gaur egun Lesbosen dabiltza lanean, sukalde berri batekin.

Udarregi Ikastolako LH6-ko ikasleen deia

“2019ko otsailaren 22an etorri ziren Udarregi ikastolako LH6. mailara, Xabier Zabaleta eta Aitor Garaiurrebaso gurasoak eta Zaporeak-eko kideak, Kiosen (Greziako irla bat) bizitako esperientzia kontatzera. Esperientzia kontatzeaz gain hango errefuxiatuak nola bizi diren kontatu ziguten, gu jabetzeko eta errefuxiatuei laguntzeko.

Zer da Zaporeak?

Zaporeak gobernuz kanpoko erakunde (GKE) bat da eta beraien eginkizuna errefuxiatuei laguntzea da: janaria ematea, arropa ematea… Gaur egun Lesbosen dabiltza lanean, sukalde berri batekin.

Errefuxiatu hauek bide latza egiten dute Lesbosera iristeko, batzuk Siriatik etortzen dira eta asko bidean hil egiten dira. Gainera kanpamenduan baliabideak eta bizi-baldintzak ere ez dira onak, ondorioz bizi-kalitate oso txarra dute.

Zuk ere lagun dezakezu

Egoera hau ezagututa, LH6ko ikasleek martxoaren 15ean arratsaldeko 18:00etan azoka bat egitea erabaki dugu eta han biltzen den dirua Zaporeak erakundeari ematea, Lesboseko proiekturako. Horregatik, zuek azokara etortzea gustatuko litzaiguke. Denetik egongo da eta erosketak eginez laguntza handia eman dezakezue”.

Udarregi Ikastolako ikasleek azokara gerturatzeko deia egin dute, bideoa ikusteko klik

Zaporeak

zaporeak

Etiopia

2011ean ekin zioten Etiopiako Zaporeak Proiektuari, Wukro herrian kokatua, euren lehen proiektua izan zen: “Angel Olaran Aita Zuri hernaniarrarekin ari gara elkarlanean eta hiru oinarri ditu gure proiektuak: Ostalaritza eta Gastronomia Eskola bat martxan jartzea, Kontserba fabrika bat sortzea eta Gaztandegia hobetzea. Proiektu horretan lanean jarraitzen dugu eta material guztia bidaltzekotan gaude”.

Argazkiak: zaporeak.eus/etiopia-galeria

Grezia

2016ko martxoaz geroztik Grezian dauden errefuxiatuei jaten ematen dabiltza. Urte hauetan zehar 1.000.000 otordu baino gehiago banatu dituzte eta otorduak prestatzeko 500 boluntario baino gehiagoren laguntza izan dute: “Denbora honetan guztian Chios eta Atenasen egon gara lanean eta momentu honetan Lesbosen gabiltza 1.300 otordu kozinatu eta banatzen. Lanean jarraituko dugu errefuxiatuek gure laguntza behar duten bitartean”.

Argazkiak: zaporeak.eus/grezia-galeria

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.