Gaur Euskaraldiaren ondorenari lotutako bilera Potxoenean

Euskaraldia

Pasa den astean Usurbilgo Euskaraldiak antolatuta, “Euskaraldia: 11 egun euskaraz, eta gero zer?” solasaldia eskaini zen Potxoenean, eta Kike Amonarriz (soziolinguista) izan zen solaskidea. Antoltzaileen esanetan, solasaldi honetan ideia asko atera ziren, Kike Amonarrizekin batera eta hurrengo pausoa horiei forma ematea izango da. Horretarako, gaur, martxoak 20 (asteazkena), Euskaraldiaren ondorenari lotutako bilera egingo da Potxoenean, 18:00tan.

Hirugarren galdetegia

Euskaraldiaren eragina neurtzeko Soziolinguistika Klusterra egiten ari den ikerketaren galdetegian aurrea jarraitzen du. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 eguneko ariketa kolektibo hartan parte hartu zuten Belarriprest eta Ahobizi guztiek, dagoeneko email bidez jaso dute hirugarren galdetegia eta martxoa amaitu baino lehen bete behar dela adierazi dute sustatzaileek. Galdetegia osatzeko arazoa duenak Potxoeneara deitu daitekeela adiera dute: 943 371 999.

Usurbilgo Euskaraldia

“Adi Usurbilgo 1.333 Ahobizi eta Belarriprest guztiok. Dakizuenez 2020an izango dugu Euskaraldiaren bigarren edizioa. Aurretik ordea, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egin genuen ariketa kolektiboa borobiltzeke dugu. Dakizuenez, Euskaraldiaren eragina neurtu nahi du Soziolinguistika Klusterrak. Horretarako hiru galdetegi prestatu zituen parte hartzaileentzat. Lehenengoa Euskaraldia hasi aurretik, bigarrena Euskaraldia amaitu berritan eta hirugarrena egunotan jaso dugu emailez. Galdetegia betetzeak 5-10 minutu baino ez dizkizu eskatuko. Oso garrantzitsua da galdetegiok osatzea, ezinbestekoa, Euskaraldiaren benetako eragina neurtu ahal izateko”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.