Usurbilgo Ernaik igandean Altsasuko manifestaziora joateko autobusa antolatu du

Altsasukoak M24

Altsasuko gazteen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi dituen espetxe zigorrak salatzeko, Altsasukoak Aske herri plataformak deituta, martxoaren 24an (igandea) “Ez da justizia” lemapean manifestazioa egingo da. Manifestazioa Altsasuko Panplona etorbidetik (suhiltzaileen ondoan) hasiko da, 12:00etan.

neurriz kanpoko kondenak

Epaiak, berriz ere zigortzen ditu Altsasuko gazteak neurriz kanpoko kondenak ezarriz. Herriko Feria eta festa zirela, goizaldeko 04:30ean zerbitzutik kanpo ziren bi guardia zibil eta bere bikoteekin izandako liskarrarengatik, honako gartzela zigorrak suposatu dizkie: Ainararentzat 2 urte, Iñakirentzat 6 urte, Jon Ander, Aratz eta Julenentzat 9 urte, Adur eta Jokinentzat 12 urte eta Oihanentzat 13 urte: “Akusazioaren froga bakarra, bere kontakizuna izan da. Hortan oinarritzen da soilik akusatu ahal izateko. Justizi sistema arautu behar duten iritzien bahiketa da. Errugabetasunerako eskubidea urratua izan da, baita epaiketa justua izatekoa, ikerketa neutrala izatekoa edota epaimahai inpartziala izatekoa”.

Usurbildik autobusa

Autobus-Naranja-56879

Usurbilgo Ernaik Altsasura joateko autobusa antolatu du. Igandean 10:30ean aterako da herritik eta aurrez izena eman daiteke Aitzaga tabernan: “Epaileak berriz ere Altsasuko gazteen aurkako zigorrak berretsi ditu irregulartasunez betetako epaiketan. Honen aurrea martxoak 24, igandea, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu”.

Altsasuko gurasoak

“Mila lekutatik iristen zaizkigu zuen elkartasun mezuak! Mila esker! Sententziaren aurrean antolatutako manifestaziora hurbiltzeko deialdiak etengabekoak dira”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.