Atea Teatrok antolatuta, ostiralean blues kontzertuak Sutegiko auditoriumean

 

Atea Teatro

Ostiralean (martxoak 22) Atea Teatrok antolatuta, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin,  blues kontzertuak eskainiko dira Sutegiko auditoriumean, 22:00etan. Emanaldian Jon Gurrutxaga, Urbil Artolak eta Iker Pirisek parte hartuko dute. Sarrerak 3 euroren truke eskuratu daitezke Sutegin bertan.

Musikariak

a

Jon Gurrutxaga Arima Beltza taldeko bateria eta abeslaria izan zen. Aldi berean Keu Agirretxearekin batera UEK taldea sortu zuen. Ordutik aurrera beste musikariekin batera hainbat proiektutan hartu du parte eta bakarkako hiru diska  ere kaleratu ditu.

Urbil Artola hondarribitarra berriz Sorotan Bele musika taldean parte zuen eta ondoren, taldea desegitean, beste hainbat musika taldetan eta bakarla moduan ibili zen.

Iker Piris blues eta musika afroamerikarrak lantzen ditu. 2009an “The Romanticos” taldea osatu zuen. Gitarra-jotzailea eta abeslaria, swingaz eta soinu soinuz betetako konposizio propioen errepertorio zabala eskaintzen du, funk zertzeladak eta rhythm & blues estiloko genuino bat.

a

Alex Tello eta Atea Teatro

Alex Tello herritarrak Atea Teatrorekin batera  antolatu du kontzertua eta kontzertu hau antolatzearen argibideak eman ditu Noaua!k egindako elkarrizketan: “Jon Gurrutxaga elgoibartarra da, Arima Beltza, Euskal Herrian bluesa egin duen talde garrantzitsu bateko kidea. Betidanik oso gustukoak izan ditut. Nire asmoa urtero herrian ekitaldi bat antolatzea da. Aurten ikusi dut Jon Gurrutxagak disko berria atera duela eta bilatzen dudan horrekin bat datorrela. Iker Pirisen kasuan, ibilbide luzea du eta nik berarekin teklatuan aritzen den Freddy ezagutzen dut, eta Freddy ere oso ona da, asko ematen du. Niri horrelakoak programatzea gustatzen zait, musika emanaldiak antolatzea, eta Usurbilen ez dugu aukera askorik izaten blues kontzertuez gozatzeko. Musikariok ikusteak merezi du”.

Elkarrizketa osorik: noaua.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.