Errigoraren oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera martxoaren 22ra arte

Errigora 2019

 

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren 5. urteurreneko edizioa martxoaren 22an (ostirala) amaitzean da. 5 urte maite duguna elikatzen lemapean, oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera dago. Aurtengoan arroza eta kamisetak ere eskuratu daitezke. Urtero bezala, jaki guztiak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratu ditzakezu, ekologikoak zein ez-ekologikoak. 130 herri ingurutan izango da eskaerak egiteko aukera, eta ia 300 gune izango dira aukeran produktuak jasotzeko.  Usurbilen ere eskaera egin daiteke, Noaua! Kultur Elkartean bertan (943 360 321) edota errigora.eus atarian.

Errigora

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da kanpaina honen balio nagusia. Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba zein arroz-sortak martxoaren 7tik 22ra eta elikatu ezazu maite duzuna, zeuk ere.

Eskaeraren hazkundeak eta eskaintza ekologikoaren aldeko hautuak ekoizpenaren eremuan ere pausotxoak emateko aukera zabaldu zigun. Zubi berriak egin ditugu ekologikoan ari diren nekazari eta elaboratzaileen artean eta lehen produktu ekologikoekin lan egiten ez zuten kontserbagileak langintza honetan hasi dira. Zubi berriak eraiki ditugu, era berean, sektoreko instituzioekin: CEPAEN-NNPEKrekin (Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua), INTIArekin (nekazal elika-industriaz arduratzen den Nafarroako Landa Garapenerako sailaren menpeko enpresa publikoa) edo Nafarroako EHNErekin elkarlanean aritu gara”.

Zer erosi daiteke?

Pikillo piperrak –  Zainzuriak –  Orburuak – Barazki menestra –  Potxak –  Tomate frijitua – Kremak – Arroz zuria –  Olioa

Zer da Errigora?

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz: “Norabide horretan, egunetik egunera gero eta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako”.

Zeintzuk dira Errigoraren helburuak?

  • Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun.
  • Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.
  • Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.