Usurbilgo EHBilduk martxoaren 22an egingo duen herri batzarrera joateko deia egin du

EHBilduUsurbilM22

Usurbilgo EHBildu maiatzaren 26ko hauteskundeetarako prestaketan lanetan dabil eta testuingu horretan, martxoaren 22an (ostirala), herri batzarra antolatu du Potxoenean, 18:30etan. Batzar honetan bi gai jorratuko dira:

  • Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena eta berrespena.
  • Herri-programaren proiektu izarren aurkezpena.

EHBildu Usurbil:“Ostiralean herri batzar garrantzitsua dugu; udal hauteskundetara aurkeztuko dugun zerrenda aurkeztu eta berretsi beharko dugu, eta, era berean, kanpainako proiektu izarrak landu. Saiatu bertaratzen, zure ekarpena ezinbestekoa baitugu. Animo!!”

Agurtzane Solaberrieta Mesa zerrendaburua

Agurtzane SolaberrietaUsurbilgo EHBilduko zerrendaburua Agurtzane Solaberrieta Mesa (1979, Usurbil) izango da. Koalizioak otsailaren 9an eman zuten ezagutzera zerrendaburuaren izena. Agurtzane kazetari ikasketak eginak ditu. Berrian, Noaua!n eta Sortun aritu da lanean. Gaur egun, Usurbilgo Udaleko komunikazio arduraduna da. Herriko hainbat mugimenduetan ere parte harturikoa da: EHE, Noaua! K.E., ezker independentismoa, Gure Esku Dago, Mugimendu feminista…

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.