Igandean Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XVI. Laburbiraren 9 film labur eskainiko dira Sutegin

Laburbira Noaua2019Martxoaren 24an (igandea) Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta Laburbira, euskarazko film laburren XVI. zirkuitoa, eskainiko da Sutegin. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da eta 2016-2018 urte artean ekoitzitako euskarazko bederatzi film labur ikusteko aukera egongo da.

35 herrietan ikusteko aukera

Martxoaren 18tik apirilaren 17ra bitarte, Laburbirak  35 herri bisitatuko ditu aurten, horien artean Usurbil: Bergara, Ermua, Usurbil, Berriozar, Areeta, Sestao, Hernani, Algorta, Dima, Areatza, Orkoien, Valladolid, Azkoitia, Paris, Eraso, Gasteiz, Larraintzar, Biasteri, Zuia, Iruña, Ordizia, London, Maeztu, Arespalditza, Mutriku, Arrasate, Etxebarri, Azpeitia, Oñati, Irun, Igorre, Soraluze, Zumaia, Mungia eta Valentzia.

9 film labur

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak:  maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Egutegia

Laburbira egutegia 2019

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.