Martxoaren 28tik 31ra euskal presoen eskubideen inguruko ekimen astea Usurbilen

Kartzelatik askatasunera

Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak eta Aitzolen Lagunak, euskal presoen eskubideen inguruko ekimen astea antolatu dute, martxoaren 28tik 31ra. Hainbat ekintza egongo dira: erakusketa, liburu aurkezpena, solasaldia, elkarretaratzea, harpidetza afaria…. Gogoan izan hiru herritar, Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara.

Kartzelatik askatasunera erakusketa

  • Martxoaren 28tik (osteguna) 31ra (igandea), Aitzol Iriondo eta Itziar Moreno euskal presoen artelanen erakusketa Sutegin. Ordutegia: 18:30-20:00 eta igandean (12:00-13:30).

“Aitzol Iriondo eta Itziar Moreno euskal presoen artelanen erakusketa. Biak ala biak Frantziako espetxeetan sakabanaturik dituzten arren, ez diote inoiz utzi munduari so egiteari, mundua interpretatzeari, mundua eraldatu nahi izateari. Horretarako, besteak beste, sorkuntzari heldu diote, diziplina ugarietatik heldu ere. Izan ere, sortzea bizirik irauteko bitartekoa da kartzelan. Ziegaren helburua da presoa bere ingurunetik bakartzea, eta, sorkuntzaren bitartez, bakartze hori hautsi, eta espetxetik kanpokoarekin harremanetan jarri nahi izan dute. Eremu gris horri kolorea ematen saiatu. Erakusketa honetan, gainera, bai Aitzolek bai Itziarrek gaurkotasun handiko gaiei erreparatu diete, hala nola migrazioari, emakumearen sexualitateari, zapalkuntza sexistari edota transexualitateari. Euren artelanek mezu argia helarazten dute, kontzientziak astintzeko eta gogoetatzeko”.

  • Martxoak 28, osteguna: 19.00tan “Amaren etxea” Jokin Urainek presoen familien lekukotasunekin egindako liburuaren aurkezpena.

Aitaren etxea

  • Martxoak 29, ostirala: 20.00tan, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

M29

  • Martxoak 29, ostirala: 21:00etan, harpidetza afaria Aitzagan (preso usurbildarrei euskal prentsa igortzeko).
  • Martxoak 30, larunbata: 19.00tan, “Presoak eta sorkuntza” goiburuko solasaldia Oier Gonzalez Ateramiñe argitaletxeko kidearekin eta Xabier Aranburu ‘Xomorro’ preso ohi aginagarrarekin.

Harpidetza afaria

  • Harpidetza afariko txartelak Aitzaga tabernan salgai jarri dira: 20€ (langabetuak 14€).
  • Menua: Entsalada, oilaskoa piperradarekin, sagar tarta, edariak eta kafea.

HarpidetzaAfaria2019

Herriko presoen helbideak

  • Xua Uranga Lasagabaster eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.