Usurbilgo EHBildu: “Proiektu eta talde ezin hobea osatu dugu, hauteskunde erronkari ekiteko”

EHBildu M22-2Batzara amaitu ondoren atera zuten argazkia (Arg.: @EHBilduUsurbil)

Usurbilgo EHBilduk pasa den ostiralean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeen inguruko herri batzarra egin zuen Potxoenean. Bertan herriko hautagaien zerrenda aurkeztu eta berretsi, eta herri-programaren proiektu nagusien aurkezpena egin zen: “Gaurko herri batzarrean udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu eta berretsi dugu. Ilusioa eta irribarrea nagusi. Proiektu eta talde ezin hobea osatu dugu, hauteskunde erronkari ekiteko. Mila esker ekipo!!”.

EHBildu1

Sare sozialetan, argazki bidez, taldearen berri eman zuten. Ostiralean berresitako hautagaien zerrenda osoa laster aurkeztuko du EHBilduk jendaurrean.

EHBildu M22-1

Usurbilgo EHBilduren zerrendaburua izango den Agurtzane Solaberrietak ere sare sozialen bidez eta bere adierazpena egin zuen: “Freskotasuna, zabaltasuna, gaitasuna, gogoa eta ilusioa dira zerrenda honen nortasun-ikurrak. Oso pozik nago lantalde honen parte izateagatik. Plazera izango da. Zorionak EHBildu!”

Agurtzane Solaberrieta

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.