Gaur Usurbil 0.0 programaren balantzearen inguruko bilera irekia egingo du Udalak

usurbilzerozero

Gaur, martxok 27, Usurbilgo Udaleko Ingurumen Sailak Usurbil 0.0 programaren jarraipena egiteko bilera irekia (edonork du parte hartzeko aukera) egingo du. Bilera, 18:00etan hasiko da, Potxoenean. Bileran azken hilabeteotan egindako lanak laburbildu eta aurrera begirakoen inguruan hausnartuko da.

Usurbilgo Udala: “Martxoan bete ditu hamar urte hondakinen atez ateko bilketak, eta urtez urte datuak hobetzen doaz. Hain justu, horren berri emateko helburuz, Usurbil 0.0 programaren jarraipen-batzordea deitu du Udalak. Balantzea egiteaz gainera, aurrera begirako ildoak eta lehentasunak zehaztu nahi dituzte. Bileran ere 2018ko datuak aurkeztuko ditu Udalak. Hala, datuak esku artean, balorazio positiboa egin du Ingurumen Sailak, izan ere, iazko urteak ere datu bikaina utzi du, bai kopuruari dagokionez, bai kalitateari dagokionez: % 85eko gaikako bilketa lortu da 2018an, eta inpropioen maila % 1,23koa baino ez da izan. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak berak emandako datua da hori, Gipuzkoako bio-hondakinaren kalitatea aztertzeko egindako azterlanetik aterata. “Datua oso ona da. Organikoa konpostatzera eramateko, % 5eko inpropio maila izan behar du. Hori gainditzen badu, errefusatzat jotzen da. Beraz, Usurbilek erraz gainditzen du muga hori”, dio Ibon Goikoetxea Ingurumen teknikariak. Horrezaz gain, errefusaren datuari ere erraparatu dio. Sortzez besteko ordainketa ezartzeak 10 urteotako bilakaeran eragin nabarmena izan zuen, Goikoetxearen esanetan: errefusa industriala 361 tonatik 290era jai-tsi zen (2011tik 2012ra), eta etxeko errefusa 109 tonatik 77 tonara (2014tik 2015era).

Bestalde, 2018an errefusaren zati bat inertetzat jo eta inerteen zabortegira eramaten da, ohiko zabortegietara eraman ordez. Horrek tratamendu-kostuak murriztea ekarri du: tona bakoitzeko 173 euro ordaindu beharrean, 95 euro ordaintzen dira. Horrek guztiak eragina izan du kostu orokorrean: 10 urteotan % 30eko gaikako bilketa izatetik % 85era izatera pasatu gara, eta 20.000 euro baino ez da garestitu zerbitzua. Gure helburua defizit 0 izaten jarraitzen du. Lorpen kolektiboa izaten ari da, eta usurbildarrak erakusten ari dira egunez egun hondakinak kudeatzeko beste eredu integral bat posible dela”.

2018ko datuak

Hona hemen 2018ko datuak jasotzen dituen dokumentua eta balorazio ekonomikoaren txostena.

Udala Zero zabor 2018Gaikako bilketaren garapena

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.