Asteburu honetan ordu aldaketa: igande goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango dira

 

Ordu aldakera

Asteburu honetan, ordu aldaketa dator. Igande goizaldeko (martxoak 31) ordubietan ordulariak aurreratu behar dira eta hirurak izango dira.  Ordubete gutxiago edukiko dugu lo egiteko edo parrandarako. Urtean bitan aldatzen da ordua, denboran atzera egin eta ordu bete irabazita udazkenean eta etorkizunera ordu bete joan eta ordu bat galduta udaberrian; urtero-urtero. Ordu aldaketarekin, argitasun tartea handitzen joango da egunez egun eta gauak laburtzen joango dira.

ordu aldeketen eztabaida

Ordu aldaketen eztabaida urtero pizten den arren, herrialde askotan aplikatzen da. Europako estatu guztietan, Errusian eta AEBtan aplikatzen da. Ez ordea mundu osoan: Hego Amerika osoan, Australian eta Afrikan ez da ordurik aldatzen. Badira, udako ordutegia ezartzea ebatzi eta atzera egin duten herrialdeak ere.

Europako Parlamentuak ordutegi aldaketa kentzeko erabakia 2021era arte atzeratzea eskatu du. 410 diputatuk proposamen hori babestu berri du; 192k kontrako botoa eman dute; eta 51 abstentzio izan dira.

Europako Batzordeak ordutegi aldaketa 2019an desagerraraztea proposatu zuen, baina gobernuek denbora gehiago hartu nahi dute erabaki horrek merkatuan eragin negatiborik izango ez duela egiaztatzeko. Ildo horretan, Europako Batzordeari 12 hilabeteko epea eskatu diote azterketa hori egin ahal izateko.

Horrenbestez, eta epeak betetzen badira, azken ordutegi aldaketak 2021eko martxoan edo urrian izango dira, herrialde bakoitzak aukeratzen duen ordutegiaren arabera. Gobernuek 2020ko apirilerako jakinarazi beharko diote Bruselari zein ordutegi izan nahi duten: udakoa edo negukoa.

Gobernu bakoitzak zer nahi duen argitu ostean, negoziazio prozesua abiaraziko da. Hori datorren maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean osatuko den Europako Parlamentuan hasiko da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.