Apirilaren 3an Zubietako legealdiko balantzea eta Herri Batzarraren etorkizunaz hitz egiteko bilera

Zubieta

Apirilaren 3an (asteazkena) Zubieta Herri Batzarrak bilera irekia deitu du azken lau urteotako balantzea zubietarrekin partekatzeko eta aldi berean, legegintzaldi berriaren inguruan hitz egiteko, izan ere, Herri Batzarraren hitzetan zubietarren erakunde nagusia denaren etorkizuna erabakitzeke baitago. Bilera Zubietako Kaxkapen egingo da, 19:00etan.

Zubietako Herri Batzarra

“2015-2019 legealdiak berea egin du. Lau urteotako balantzea egin eta etorkizunari begira jartzeko ordua heldu da. Baita Zubietako Herri Batzarrarentzat ere. Une historiko garrantzitsua bizi du Zubietako Herri Batzarrak, Zubietako bizilagunen erakunde nagusia denaren etorkizuna erabakitzeke egon daiteke. 2019-2023 legealdiari begira jarraitu edo desagertu. Gai hauek eta sor daitezkeen beste batzuez gain, galdera eta erantzunetarako tartea izango da. Bertaratzeko gonbita luzatzen diegu zubietarrei. Zuen parte hartzea behar eta espero behar dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu, Zubietako etorkizuna zein izango den jakiteko”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.