Zumarte Musika Eskolak antolatuta apirilaren 1etik 10era 15. Usurbilgo Soinurbil Musika Astea

SOINURBIL2019

Zumarte Musika Eskolak antolatuta, 15. Soinurbil Musika Astea ospatuko du Usurbilen apirilaren 1etik 10era bitartean. Egunero musika entzun eta ikusteko aukera egongo da herrian. Jarraian egitaraua:

Apirilak 1, astelehena

  • 18:00etan organo erakustaldia Salbatore Elizan: “Joan Luis Atxega herritarraren eskutik Usurbilgo elizako Organoa ezagutzeko aukera izango dugu. Usurbilgo Organoa berezia da, 1907an Parisen eraiki zen Cavailé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen, L’Espée baroia. Ibaritzen, Baionatik gertu, zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo dirueskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen eta horien artean, organo eder hau. 1920. urte inguruan Usurbilgo Salbatore Parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker”.
  • OHARRA: Gaur saio bakarra egongo da, arratsaldeko 18:00etan. 19:00etako saioa  hurrengo astelehenean apirilak 8an ospatuko da.
  • Sarrera: doan

Apirilak 2, asteartea

  • 18:00etan Txomin & Txistuman, Deskontzertuan Sutegiko auditorioan, haur eta familentzako zuzendua: “Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalak ezagutzeko umeentzako kontzertu xelebrea izango da, interesgarria eta dibertigarria”.
  • Sarrerak:  2€, Zumarteko bulegoan (Puntapax 10 behea) eta Potxoenean, egun guztiz, astearte eta ostegunean). Egunean bertan Sutegin.

Apirilak 3, asteazkena

  • 18:30ean Getariako J.S. Elkano Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan: “Getarian aspalditik izan da musikarako grina. Gogo hir asetzeko sortu zen 2004. urtean Elkano Musika Eskola. Hainbat urte daramatzate herriko zein inguruetako haur, gazte zein helduen hezkuntza musikala sustatzen”.
  • Zumarte, Usurbilgo Musika Eskola: Zumarte Txiki Abesbatza eta Trikitilari-Panderojoleak.
  • Getariako Juan Sebastian Elkano Musika Eskola: Gitarra Taldea, Talde Instrumentala eta Trikitixa Taldea.
  • Sarrera: doan

Apirilak 4, osteguna

  • 18:30ean Zarauzko eta Zumarteko biolin jotzaileen kontzertua Sutegiko auditorioan: “Imanol Urbieta Udal musika Eskola 2013ko irailean sortu zen. Zarauzko udalerrian musika jarduera guztiak garatzen laguntzea da bere helburu nagusia. Gaur egun 450 ikasle ditu eta 16 irakaslez osatutako musika eskola da. Gaurko honetan biolin eta perkusioko ikasleek, urtean zehar prestatzen ari diren lana eskainiko dute Usurbilen”.
  • Usurbilgo Zumarteko Musika Eskolako bibolin ikasleak: “Cascanueces” (P.I. Tchaikovsky), “Sarabande” (J.F. Händel), “Por una cabeza” (Carlos Gardel) eta “Pizzicato moderato”.
  • Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolako bibolin ikasleak: “Popcorn pizza” (Helen BuDerworth), “Glenorchy” (Helen BuDerworth), “Cannon” (Pachenbel) eta “Mayo Morrins” (Helen BuDerworth).
  • Imanol Urbieta eta Zumarte Musika Eskolako biolin ikasleak batera: “Polka” (Sheila M. Nelson), “Solemn March” (G.F. Handel) eta “Menuet” (J.B. Lully).
  • Sarrera: doan

Apirilak 5, ostirala

  • 19:30ean Txamukos Mariatxiak Artzabalgo plazan: “Txamukos mariatxiak gitarra, baxua, soinua, bi tronpeta eta abeslari batek osatzen dute mexikar talde hau. Hauetako bat, usurbildarra da. Korridoak, baltsak, boleroak…eta era askotako doinuak mexikar erara interpretatzen dituzte, horietako batzuk euskaraz”.

Apirilak 6, larunbata 

  • 12:00etan Usurbilgo eta eskualdeko 25 txistularien eskutik kalejira herrian zehar.
  • 18:00etan Usurbilgo eta eskualdeko 25 txistularien eskutik kalejira herrian zehar.
  • 19:30ean Lauaizeta akordeoi orkestra (Hernani, Irun, Lezo eta Usurbilgo Musika Eskoletako akordeoi ikasleak), abesbatza eta Errenteriako Klake taldea Usurbilgo frontoian: “Klake talde hau , 13 – 23 urte bitarteko ikasleez osatuta dago. Gaztetxoak izan arren, errepertorio desberdinak lantzen dituzte: swing musika, folka… Oraingoan, akordeoi taldearekin folk doinuekin batera emanaldia eskainiko dute”.
  • Eskainiko dituzten abestiak: “Game of thrones” (Ramin Djawadi), “1492. La Conquista del paraiso” (Vangelis), “Irlanda” (Kepa Junjera/R. Menéndez), “Bake mina” (Peio eta Pantxoa), “Biscaya W.” (Bookwood /H.O. Melley), “Altxor Ihartea E.” (Ugarte / J. Goikoetxea), “The show must go on” (Freddie Mercury), “Tiraka reel Beatriz” (Imuntzo eta Beloki) eta “The lord of the dance” (Roman Padraig Hardiman).

Apirilak 7, igandea

  • 12:00etan Zarauzko Musika Bandaren kalejira herrian zehar.
  • 13:00etan Zarauzko Musika Bandaren kontzertua frontoian: “36 urte ditu zarauzko musika bandak eta 45 kidez osatua dago gehienak 25 urtetik beherakoak”.
  • Eskainiko dituzten abestiak: “76 Trombones” (Moldaketa: Naohiro Iwai), “Viva la jota” (Pascual Marquina), “Flourish for wind band” (R. Vaughman Williams), “Caravan” (Moldaketa: Naohiro Iwai), “Yorkshire ballad” (James Barnes) eta “West side story” (Moldaketa: W.J. Duthoit).

Apirilak 8, astelehena

  • 19:00etan organo erakustaldia Salbatore Elizan: “Joan Luis Atxega herritarraren eskutik Usurbilgo elizako Organoa ezagutzeko aukera izango dugu. Usurbilgo Organoa berezia da, 1907an Parisen eraiki zen Cavailé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen, L’Espée baroia. Ibaritzen, Baionatik gertu, zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo dirueskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen eta horien artean, organo eder hau. 1920. urte inguruan Usurbilgo Salbatore Parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker”.
  • Sarrera: doan

Apirilak 10, asteazkena

  • 18:30ean  Zumarteko ikasleen kontzertua Getariako Iturzaeta Herri Eskolan, bertako J.S. Elkano musika eskolarekin egiten ari diren trukaketaren baitan.

Soinurbil2019-1

Soinurbil eskuorria

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.