21. Korrikaren aurrean Etxeratek euskarekiko duen konpromisoarekin jarraituko duela adierazi du

etxerat logoa
Etxerat Elkarteak (euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkartea) 21. Korrikaren aurrean adierazpen bat kaleratu du. Elkartea osatzen duten langile eta euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen artean, euren lehen hitza eta harremanetarako hizkuntza euskara dela azpimarratu dute.

Etxerat Elkartearen klika

“Etxerat Elkartearen konpromisoa da, bai kanpora begira zein barrura begira, elkartea osatzen duten langile eta euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen artean, gure lehen hitza eta harremanetarako hizkuntza euskara izatea. Horretarako:
  • Bai instituzio, eragile politiko, sozial zein sindikalekin ditugun lan harremanetan, euskararen erabilerari emango diogu lehentasuna.
  • Gure bitarteko komunikatiboetan euskarak izango du lehentasuna, gaztelera eta frantsesaren aurretik. Baita hedabideekin ere, euskararekiko dugun konpromisoa mantenduz.
  • Elkarteko partaideak direnen errealitate linguistikoa kontuan izanik, malgutasunez arituko gara. Orain arte bezala, barruko komunikazioan euskarari emango diogu lehentasuna. Gure Batzar Nazionala euskara hutsean egiten jarraituko dugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.