Apirilaren 3an “Fakirraren ahotsa” liburuaren inguruko solasaldia Harkaitz Cano eta Pako Aristirekin Sutegi Udal liburutegian

Fakirraren ahotsa

Asteazkenean (apirilak 3), 13. Euskarazko Irakurketa Topaketa burutuko da Sutegi Udal liburutegian eta bertara Harkaitz Cano idazlea gonbidatu dute “Fakirraren ahotsa” liburua aurkeztera. Solasaldia 19:00etan hasiko da eta Pako Aristi idazleak bideratuko du.

Sutegi Udal liburutegia: “Harkaitz Canoren ‘Fakirraren ahotsa’ liburua izango dugu mintzagai eta idazlea bera gure artean egongo da; gidaritza lana, beste behin, Pako Aristiren esku. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!”.

Fakirraren ahotsa

“Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra.

Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra…, mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia.

Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa?”

Harkaitz Cano Jauregi

Harkaitz Cano

Harkaitz Cano (Lasarte-Oria, 1975) Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Lubaki Bandan hasi zen literatur jardunean eta 1994an argitaratu zuen bere lehen idazlana, Kea behelainopean bezala poesia liburua. Gerokoak dira Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia eta Neguko zirkua (2005) eta Beti oporretan (2015) ipuin bildumak. Hiru bider irabazi du Euskadi Saria eta bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist (2011) nobelarekin, 111 Akademia aipamena ere erdietsi zuen. Besteak beste Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Paul Auster eta Allen Ginsberg euskaratu ditu eta nederlanderaz, galegoz, grezie-raz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.