Usurbilgo Korrika Batzordeak antolatuta apirilaren 7tik 12ra “Korrika Kulturala” astea

 

korrika21-logotipoaApirilaren 4tik (osteguna) 14ra (igandea) ospatuko da 21. Korrika, Garesen hasi eta Gasteizen izango du helmuga Korrikak “Klika” lemapean. Usurbilera, apirilaren 12an (ostirala) iritsiko da, 14:30ak aldera. Gutxi gorabehera ordubeteko ibilbide tartea osatuko du 21. Korrikak apirilaren 12an, Aginagan, Usurbilen eta Zubietan. Aurretik, apirilaren 7tik 12ra, Usurbilgo Korrika Batzordeak “Korrika Kulturala” astea antolatu du 21. Korrika girotzen aldera.

Apirilak 7, igandea

  • Korrika Musikala. Frontoian, 19:00etan. Emanaldia “Herriko “artixtak” eskainiko dute. Korrikak orain arte izan dituen kantuen azterketa egingo dute.

Apirilak 8-12

  • Korrika21 marrazki erakusketa apirilaren 8tik 12ra Sutegiko erakustaretoan.

Apirilak 10, asteazkena

  • Txillardegiren Klika21. Korrikako dokumentala: “Txillardegiren Klika”. Sutegiko auditorioan, 19:30ean: “Korrikak aurten omenduko duen Txillardegiren dokumentala eskainiko da. Txillardegiren Klika osatzeko, 14. KORRIKAk Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako. Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. «KORRIKAk KORRIKArako egina izateak magia-ukitua ematen diolako», diote arduradunek. 14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Oraingoan, Korrika urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omenduko du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian. Elkarrizketa hura oinarri, bestelako artxibo ugari eta protagonista zenbait tarteko, (Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Joxe Azurmendi, miren Azkarate, Ibon Sarasola eta Laura mintegi, esaterako), baina Txillardegi beraren ahotsa ardatz: hara hor Txillardegiren Klika dokumentalaren osagarriak”.

Apirilak 12, ostirala

  • Goizean, Korrika Txikia Zubietan eta Udarregi Ikastolan.
  • 14:24-15:42 bitartean 21. Korrika Aginaga, Usurbil, Zubieta eta Usurbildik pasako da. Oriotik helduko da 21. Korrika Aginagara N-634 errepidetik. Errepide beretik helduko da Usurbilera. Herri barruan egingo duen itzuliaren ostean, Santuenetik Zubieta zeharkatuko du. Partaideei Euskaraldian erabilitako txapak soinean eramateko eskatu dute diegu.
  • 17:00etan Txokolatada Dema plazan.
  • Ondoren, herriko gazteek Olinpiadak egingo dituzte.
  • 19:30ean “Iturri bati begira. Joxan Artzeren interpretazio bat”. Jon Sarasuak Joxean Artzeren hitzak eta poemak kantatu eta kontatuko ditu Sutegiko auditorioan. Sarrerak: 4€, aldez aurretik Lizardi Liburudendan.

DOCU_DVA

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.