Demokrazia garaiko lehen alkateei omenaldia egin die EUDELek Gernikan, Andres Bruño Usurbilgo lehen Alkatea bertan izan da

Ezkerrean, Andres Bruño, Demokrazia garaiko Usurbilgo lehen alkatea bere alabarekin, eta eskubian, Sarturnina Azpiroz emaztea. (Arg.: Usurbilgo Udala)

Gaur goizean, Gernikako Batzarretxean, EUDELek diktaduraren ondoren egin ziren lehen udal hauteskundeen 40. urteurrena ospatu du, bereziki 1979an erakunde modernoetara iristeko bidea urratu zutenen lana omendu du. EUDELek omenaldia egin die beren udalen zerbitzura jartzeko konpromisoa hartu zuten 224 gizonezkoei eta lau emakumezkoei. Omenaldian, orduko Usurbilgo lehen Alkatea, Andres Bruño agiñarra, Gernikako Batzarretxean izan da bere emazte eta senitartekoez inguratuta. Egungo Usurbilgo Alkatea, Xabier Arregi ere bertan izan da. 

EudelArg.: @josuandoni

EUDELek, Batzar nagusia –legegintzaldi honetako azkena– egiteaz gain, Euskal Herriko udalentzat balio historiko eta sinboliko handia duen egun bat gogoratu du. Diktadura sasoi luze baten ondoren, 1979ko apirilaren 3an egin ziren hauteskundeetan hautatu ziren demokraziako lehen udalak abiarazi zituzten alkateak. 1979an, EAEn 228 udalerrik osatzen zuten, eta lau alkate soilik ziren emakumezkoak.

Andres Bruño3Andres Bruño Gernikako Batzarretxean omenaldi ekitaldian (Arg.: @xarregi)

Lau hamarkada hauetan zehar Euskal Herriko udalerriek aurrera egiteko jardunean aritu diren 2.400 alkateri baino gehiagori ere zabaldu zaie aitortza hori.

Arg.: Usurbilgo Udala

Makilaren ondarea

‘Makila, eskuz esku, 40 urtez’ lemapean, makilaren ondarea izan da omenaldiaren haria: “Eskuz esku transmititzen da, herritarrekiko konpromisoaren sinbolo gisa ez ezik, bidaide gisa ere bai, herri eta hirien etengabeko hobekuntzarako eta garapen iraunkorrerako zereginetan”.

Duela 40 urte 228 udalerritako ordezkari

Duela 40 urte, 1.547.472 pertsona deitu zituzten bozetara (% 62,02k eman zuten botoa), 228 udalerritako ordezkariak aukera zitzaten. Guztira, 2.428 hautetsik ordezkatu zituzten, 26 talde politikok eta independenteek, diktadura amaitu ondorengo lehen udal hauteskundeetan.

Azken udal hauteskundeetan, 2015ean, hautesle-errolda 1.726.764 pertsonak osatzen zuten (% 63,84k eman zuten botoa). 251 udal zeuden orduan, egun 2.633 hautetsik osatzen dituztenak. Bederatzi alderdi politiko eta independenteak daude ordezkatuta udal horietan.

23 udal berri

Lau hamarkada hauetan, udalen kopurua nabarmen handitu da; 23 udal berri daude: 1979an 228 ziren, eta, egun, 251.

4 emakume

Duela 40 urte, 224 gizonezkok eta 4 emakumezkok jaso zuten aginte makila, herritarren nahia betetzeko ordezkaritzat aitortzen zituena. Udal gobernuetan, gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia ez da parekoa, baina, azken urteetan, aurrera egin da. Legegintzaldi honetan, 69 emakumezko izan dira alkate Euskal Herriko udalerrietan, eta hautetsien % 41 emakumezko zinegotziak dira.

Usurbilgo Alkatearen hitzak

“Ohore handia da Andresen aldamenean egotea gaur hemen. Zorionak eta esker ona, usurbildarron izenean”

AndresBruño3Xabier Arregi eta Andres Bruño Gernikako zuhaitzaren aurrean (Arg. Usurbilgo Udala)

Informazio gehiago: eudel.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.