Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du

A5-EHBilduUsurbil1Arg.: @EHBilduUsurbil

Pasa den ostiralean Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26an burutuko diren Udal Hauteskundeetarako hautagaitzaren aurkezpen publikoa egingo zuen herriko frontoian. Legealdi berrirako lan taldea jendaurrean aurkeztearekin batera, 2019-23 urte arterako lan ildo nagusien berri ere eman zuten. Martxoaren 22an egindako herri batzarrean zerrenda aurkeztu eta berretsi, eta herri-programaren proiektu nagusien aurkezpena egin zuten. Usurbilgo EHBilduren zerrendaburua Agurtzane Solaberrieta izango da eta gainerako lan-taldea ostiralean aurkeztu zen.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @EHBilduUsurbil eta @EHBildulasarte

USURBILGO EHBILDUREN HAUTAGAITZA

  • Agurtzane Solaberrieta Mesa.
  • Beñat Larrañaga Urdanpilleta.
  • Lur Etxeberria.
  • Joxe Mari Iribar Zapirain.
  • Aroa Etxeburua Ugartemendia.
  • Luken Arkarazo.
  • Oxkar Santamaria Pikabea.
  • Ainhoa Arrozpide Landa.
  • Nerea Goizueta Garmendia.
  • Alazne Olaizola.
  • Ana Eizagirre Sagardia.
  • Xabier Arregi Iparragirre.
  • Fatimetu Hamadi.
  • Eugenio Noriega.
  • Ixi Navarro.

Bi deialdi: bilera irekia eta korrika

Usurbilgo EHBilduk bi deialdi egin ditu aste honetarako: kanpaina prestatzeko bilera irekia eta Korrika.

  • Apirilak 11, osteguna. Potxoenean, 18:30ean: Maiatzaren 26an burutuko diren Udal Hauteskundeetarako kanpaina prestatzeko bilera irekia.
  • Apirilak 12, ostirala. San Inazioko autobus-geltokian, 14:30ean: 21. Korrika Usurbilera iritsiko da eta Usurbilgo EHBilduk parte hartuko du. Koalizioak Korrikaren lekukoa hartuko duen gunera gerturatzeko deia egoin die herritarrei: “Etorri gurekin korrika egitera!”.

EHBildiUsurbil-BileraetaKorrika

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.