Ostiralean Korrikak 11 kilometroko bidea osatuko du Usurbilen 14:24-15:33 artean

korrika21-logotipoaOstiralean (apirilak 12), 21. Korrika iritsiko da Usurbilera eta dagoeneko herria hasi da girotzen. Korrika Oriotik etorriko da eta Usurbilgo eremuan, Aginagako Mapiletik hasi eta Zubietako hipodromoraino joango da. 11 kilometroko bidea osatuko du Korrikak udalerri honetan barrena. Ordubete inguruko ibilbidea izango da, 14:24-15:33 artean.

Usurbilgo kilometroak

  • 2034. km, 14:24:13 Mapilen: Gipuzkoako Eskola Txikiak.
  • 2035. km, 14:30:13 Aginagako bus geltokian: Aginagako Jai Batzordea.
  • 2036. km, 14:36:13 Lasao etxean: Elhuyar.
  • 2037. km, 14:42:43 Usurbilgo Udala.
    2038. km, 14:49:13 San Inazioko bus geltokian: EH Bildu. Pello arrandegian: Orbeldi D.T.n
  • 2039. km, 14:55:43 Pikaolan: NOAUA! Kultur Elkartea.
    Lurda mertzeria: Ta puntu kooperatiba.
  • 2040. km, 15:02:13 Ingemar parean: Gure Esku Dago.
    Santueneko zubian: Santueneako jai-batzordea.
  • 2041. km, 15:08:43 Amiri baserri aurretik: Udarregi Ikastola.
  • 2042. km, 15:15:13 Artzabaleta ostean: Fagor Ederlan.
  • 2043.km, 15:21:43 Larraitz etxe aurretik: Zubietako Herri Batzarra.
    Zubietako Eskolan: Zubietako Eskola.
  • 2044.km, 15:27:43 Araetako bus geltokia: Lanbide Eskola.

Euskaraldia Usurbil

Euskaraldia korrika

Usurbilgo Euskaraldia batzordeak dei egiten die usurbildarrei Korrikara batzeko:

“Iazko abenduaren 3an eman genion amaiera Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialari. Orduan ezagutu genituen ahobizi eta belarriprest jokamoldeak. Horien bidez, norbanakoen hizkuntza-ohituren aldaketa sustatu genuen. Usurbildar asko batu ginen ekimenera, eta gure eguneroko hizkuntza-harremanak lantzen aritu ginen.

Orain, 21. Korrika dator Usurbilera! Esperientzia errepikatzeko testuinguru paregabea eskaintzen digu honek. Izan ere, Korrikaren aurtengo leloarekin eta helburuarekin bete-betean egiten du bat Euskaraldiak. Klika aukeratu dute lelo, eta jarrerak aldatzea jarri dute helburu: alegia, euskararen alde klik egitea.

Ahobiziok eta belarriprestok gure hizkuntza-praktikak aztertzeko eta ohiturak aldatzeko erabakia hartu genuen iaz; horrela, inertziak apurtzeko konpromisoa erakutsi genuen, klika egiteko konpromisoa.

Korrika une aproposa da euskarazko hizkuntza-praktikak zabaltzen jarraitzeko, aldatutako ohitura horiei eusteko eta euskarazko harremanak zaintzeko. Horretarako, Usurbilgo Euskaraldia batzordeak dei egiten die usurbildarrei ahobizi eta belarriprest rolak berreskuratzeko. Ikurrekin eta beren portaerarekin hizkuntza-ohituren aldaketa ikusaraz dezagun!”

a

Apirilak 12an egun osoko egitaraua

  • Goizean, Korrika Txikia Zubietan eta Udarregi Ikastolan.
  • 14:24-15:33 bitartean 21. Korrika Aginaga, Usurbil, Zubieta eta Usurbildik pasako da. Oriotik helduko da 21. Korrika Aginagara N-634 errepidetik. Errepide beretik helduko da Usurbilera. Herri barruan egingo duen itzuliaren ostean, Santuenetik Zubieta zeharkatuko du. Partaideei Euskaraldian erabilitako txapak soinean eramateko eskatu dute diegu.
  • 17:00etan Txokolatada Dema plazan.
  • Ondoren, herriko gazteek Olinpiadak egingo dituzte.
  • 19:30ean “Iturri bati begira. Joxan Artzeren interpretazio bat”. Jon Sarasuak Joxean Artzeren hitzak eta poemak kantatu eta kontatuko ditu Sutegiko auditorioan. Sarrerak: 4€, aldez aurretik Lizardi Liburudendan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.