Zubietako Herri Batzarra hautatzeko hauteskunde-deialdia egin dute Usurbil eta Donostiako udalek

Zubieta

Maiatzaren 26an, udal, foru eta Europako hauteskundeez gain, zubietarrek beste boto bat emateko aukera izango dute: Zubietako Herri Batzarra aukeratzeko hauteskundeak izango dituzte.  Pasa den astean hauteskunde-deialdia egin zuten Usurbilgo eta Donostiako udalek. Horrela, apirilaren 30etik maiatzaren 7ra bitarte izango da hautagaiak aurkezteko epea.

6 zubietarrez osatutako taldea

Zubietako Herri Batzarreko 6 kide hautatuko dira eta guztiak Zubietan helbideratuak egon behar dute:

  • 3 donostiar.
  • 3 usurbildar.

Batzarren funtzioak

  1. Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
  2. Udal Zerbitzuak aholkatzea beraien gain jartzen dituzten gaietan.
  3. Donostiako eta Usurbilgo udaletan, bai elkarrekin bai banandurik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egitea.
  4. Azterketa eta proiektuei buruz Udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatzea.
  5. Udalek Batzarrari eskuratuko dizkieten fondoak administratzea eta haien kontu zuzena ematea, alegia, Batzarraren eta auzoko zerbitzu publikoaren mantenimendurako eta bere gain jartzen dituzten ekintza eta obra txikietarako fondoak administratzea.
  6. Donostiako eta Usurbilgo Udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen.

Nor aurkeztu daiteke?

Edozein hautesle izan daiteke hautagai, zein bere aldean. Hautagai izateko beren nahia idatziz jakinarazi behar diote dagokion Udalari, eta horretarako apirilaren 30etik maiatzaren 7ra arteko epea izango dute.

Boto-txartela

Udal bakoitzak boto-txartel bakarra argitaratuko du. Boto-txartelak aldarrikatutako hautagai guztien zerrenda jasoko du eta hautesleak nahiago dituen bi hautagaiak X batez nabarmenduko ditu. Hautesleek gehien aukeratutako hiru hautagaiak izango dira batzarkideak.

Bozketa Alamandegin

Bozketa maiatzaren 26an izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Alamandegi etxean.

Egutegia

  • Apirilak 30-Maiatzak 7 (biak barne): Hautagaiak aurkezteko epea. Hautagaiek idatziz jakinaraziko diote beren nahia dagokion Udalari.
  • Maiatzak 6, astelehena: Mahaia osatzeko zozketa egingo da.
  • Maiatzak 9, osteguna: Hautagaien aldarrikapena.
  • Maiatzak 20, astelehena: Aurrez botoa emateko aukera. Usurbilgo Udaleko Idazkaritzan, goizeko 08:00etatik 14:30etara.
  • Maiatzak 26, igandea: Hauteskunde eguna. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Alamandegi etxean.

Informazio gehiago: usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.